Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ekintzaile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ekintzaile
1 adj./iz. Negozio edo lan berriei ekiteko eta lotzeko gaitasuna duena. Arrasatearrak ekintzaile apartak izan dira, han sortu zen Euskal Herriko kooperatiba-mugimendua. Miresgarria iruditzen zait euskal herritarren espiritu ekintzailea.
2 iz. Alderdi edo talde bateko kidea, propagandan edo zuzeneko ekintzan era aktiboan parte hartzen duena. Ik. militante; aktibista. Giza eskubideen aldeko ekintzaileak. Indiako Gobernuak Kaxmirko ekintzaileei leporatu zien erasoa.

Aztergaia: ekintzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ekintzaile 1, MEIG ("Hala ere, zenbait ekintzaile eta lanerako gogatsu den arren, zerbait betiko galdu izanaren minaz negartiak eta lantu jotzaileak nagusitzen dira euskaltzaleen artean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ekintzaile 13 (L. Baraiazarra 2: "Inazio ekintzaileak Jaunari eta Elizari zerbitzea du ikusmiran", "Ekintzaileari eta kontenplalariari dagozkien ikuspegi ezberdin hauek beste ezberdintasun askoren gakoa agertzen digute"; Oihenart taldea: "halako monopolio egoera hartan, merkatari ekintzaileen gana jo behar kredituen bila"; J.M. Apalategi: "Hitzegiten dugunean, eta egunero eta mundu dena beste ezer baino lehenago hitzegin eta hitzegin ari da, hitzak ekintzaile dira, beti"; J. Setien: "Tilonorrinko delakoaren emea ustekabean heltzen da sexo-heldutasunera, eta denbora gutian, eta orduan presaka hasi behar izaten du ar eske; baina hau ez da prolema, zeren-eta ekintzaileago bait da arra sexo-lanetan, denbora luzeagoan irauten dio alegia horretarako ahalmenak"; Egin 1977 5: "Olentzaro Gernikarrak bere ekintzaileei agindu zizkien esloganak hauk izan ziren", "mila ekintzaileok euskara plazaratzearren alde urte osoan lan egiteko erabakia hartu zuten", "Olentzaro euskal ekintzailea Gernikan", "Indar bizi guzti hauez asmaturiko Olentzaro euskal ekintzaile porrokatua ibili zen Gernika osoan zehar", "Txiki eta Otaegiren enparantzan bildu ziren Olentzaroren mila euskal ekintzaileok"; Egin 1988: "Baina bihotzez ekintzaile naiz eta ez dut sekula etsi nahi"; J. Kalzada: "Euskara duen herriari horregatik eskatzen dio bere hizkuntza bere inguruko guztiei trasmitatzeko, euskararen ekintzaile izateko"; M. Urkola: "Katoliko Ekintzan beren apaizak izendatzerakoan ekintzalleai ere galdetzea eskatzen dute"); eta ekintzale 2 (J.L. Davant: "Bainan orai ez da hanbat gure beharrik (politika ekintzale-en beharrik) hartu-eman horientzat (ez eta laborantzan ere finkatu ditugunentzat)"; Azurm: "Burgesia, bere ordua jo baino lehen, noizbait izango den klase gidari ekintzale bizkor eta eragile hura izatera heldu baino askoz lehenago gaztelaniartu da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ekintzaile : DFrec 8, AB38 2, AB50 3, Euskalterm 3; ekintzale : AB38 1; ekinzale : DFrec 1. Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ekintzaile : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE (ekinzale), Casve EF, PMuj DVC (ekin-zale). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Osaera okerreko forma da, baina onartzekoa, oso hedatua dagoelako

-n amaitu aditzetikoa izanik, -le zegokion; baina -tzaile formakoa sortu-erabili da, eta zail dirudi atzera egitea (aktibista formaren definitzaile gisa proposatua dago).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.