Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eho bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eho, eho, ehotzen
1 du ad. Aleak eta kidekoak birrindu edo haustu, sakatuz, joz edo bi atal gogor eta latzen artean iraganaraziz. Kafea eho. Errotan eho. Ehotzeko harria. Belarrietan min egiteko adinako hotsa duk ehotzeko alerik ez dutenean errotarriek ateratzen dutena.
2 du ad. Jipoitu, birrindu. Orduan jotzen, ehotzen du soldaduak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure gorputz ehoaren, zehatuaren eta zaurtuaren zauriak.
3 du ad. Ehundu. Ik. bilbatu. Oihal bat ehotzen. Lihozko soineko bat, dotorea eta ederki ehoa. Ehotzen duen langilea. Haurtzaroak eho zuen liluraren sare argala.
4 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Perpausak iruten eta ehotzen diharduen autoreak. Homero iaioa baita holako ipuinak ehotzen.

Aztergaia: eho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eho (Lç, Ax, SP, Harb, Hb Egia, Izt, Dv, Etch, Ip, Gy, JE, Mde, MEIG; Or, Zait, Larz, Lf, Ox, Volt, Zby, Zav, Azc, Mdg, Erkiag, Vill, Ibiñ); eio (Añ, Otx, Enb, Laux, A BeinB, Ldi, Or, Ir, Gazt, Bilbao, Erkiag, Vill, Ibiñ, Netx); eiotu (Bilbao); eotu (AB); ehaite (Lç, Ax, O, Ip, Dv, Etch, CatS, JE, Mde, Casve, MEIG); ehotze (EZ, SP, Gy, AA, Barb, Kk Ab, Ir YKBiz, Or, Zait, NEtx LBB); eiote (Otx, Or, Gazt, Bilbao); eote (Añ, A BeinB, Zait)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

e(h)o 20 ager. (G: 3; IE: 10; EB: 6; EgAs: 1); eio 12 ager. (B: 4; G: 7; EB: 1); ehotu 4 ager. (EB: 3; EgAs: 1); eiotu 1 (G); ehaite 3 (IE); ehote 7 (EB); ehotze 8 (IE: 1; EB: 7); eiote 1 (B); eiotze 6 (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: eho (16), ehotu (7); eiho (4), eihotu (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eho, ehotzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

eho da forma zahar komuna (eio eta e(i)otu, berri-hegoaldekoak)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eho, eho, ehotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu analogikoak

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te/-ite/-tze

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.