Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza egiturazko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

egiturazko
adj. Egiturarena, egiturari dagokiona. Ik. estruktural. Egiturazko arazoak eduki ditzake urtegiko horma nagusiak.
Loturak

Aztergaia: egiturazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): egiturazko 203: Elhuyar 2 (“egiturazko etiketak”, “etiketa semantiko edo egiturazko berriak sortu dituzte”), Consumer 2 (“Aldaketa handiak gertatzen direnean edo egiturazko berrikuntzak abian jartzen dituztenean, mesfidantza eta zalantza handiak sortzen dira han eta hemen”, “Kriska badu jatorri historiko bat, egiturazkoa”), Berria 127 (adib.: “egiturazko lanpostuak betetzen dituzten langileak”, “Emakumeenganako indarkeria egiturazkoa da”), EiTB 37 (adib.: “egiturazko erreformak berehala egitea nahi dute Europar Batasuneko Finantza ministroek”, “hazkundea areagotzeko, egiturazko beste erreforma batzuekin lagundu beharko dute”), Jakin 16 (adib.: “Egiturazko defizit demokratikoa dauka, beraz”), Argia 18 (adib.: “langabeziaren egiturazko arazoa”), DiarioVasco (“Mutiloako R-1 Areako eremu baten egiturazko antolaketa”); estruktural 135: Elhuyar 4 (“Biologia Estrukturalaren Unitatea”, “berrantolaketa funtzional eta estrukturala”), Consumer 12 (adib.: “akats estrukturalen bat estal baitaiteke horrela”, “arazo estruktural asko saihestu daitezke”), Berria 46 (“antropologia estrukturalaren aitak 100 urte beteko ditu”, “eskola porrota estrukturala edo teknikoa da”), EiTB 25 (adib.: “arazo estruktural bat konpontzea eskatu dio”), Jakin 17 (“Aldakuntza estrukturala da Bolognak dakarrena”), Argia 31 (adib.: “Hainbeste urtez arazo estruktural bat estaltzen aritu izanagatik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: egiturazko : Berria 73 (adib.: “Egiturazko arazoak eta sasi tresnak”, “Egiturazko arazo bat dela ez dugu ahaztu behar”), Itziar Laka 52 (adib.: “egiturazko konbinazioak”, “badira egiturazko arrazoi sakonak”), Koro Navarro 19 (adib.: “Europar Batasunak adibidez, eskatzen dituzten egiturazko doikuntza-programak”), Iñaki Heras 5 (adib.: “Hortaz, doikuntzaren ondorioz egiturazko langabezia-tasa handiko denboraldiak izaten direla azpimarratzen dute”), Xabier Arregi 5 (adib.: “formaren araberako egiturazko azterketak, zenbakiak, osagaien kokapenak eta handitasunak baimendu du”), Irene Aldasoro (“Larruazala da egiturazko beste elementu nagusia”), Xabier Olarra 2 (adib.: “egutegian eskala-handiko erregulartasun egiturazkoak atzemateko”), Josu Zabaleta 2 (“Beste erredundantzia batzuk egiturazko erregulartasun nagusiek eragiten dituzte”), Markos Zapiain (adib.: “Azken orduko egiturazko bitxikeria goitik behera betetzen duen hainbat eleberri posmodernok, ostera, kaka-mokordo batek bezainbesteko zirrara du eragiten”); Jon Alonso (“egiturazko aldaketak”), Amaia Lizarralde (“balio neoliberalek ezarritako agendari ematen diote egiturazko lehentasuna”), Koldo Zauzo (“Egiturazko zenbait akats ekarri du uste ustel horrek”); estruktural 63: Berria 30 (adib.: “Sistemak oinarri estrukturala zuen, baina funtzionalagoa izaten hasi zen”), Filosofiako gida 10 (adib.: “Kontzeptu-mota bakoitzaren karakterizazio estrukturala zein funtzionala egiten du”), Xabier Arregi 9 (adib.: “Nahikoa litekeena da eraldaketa hau, berak planteatzen dituen arazoak, darabiltzan tresnak, beraren bidez definitzen diren kontzeptuak, erdiesten dituen emaitzak, ez daitezela izan, neurri bateraino, azterketa estrukturala deritzon horrekiko arrotzak”), Iñaki Heras 4 (adib.: “langabeziaren determinatzaile estrukturalak ez badira aldatzen, langabeziak berriz ere gora egingo du”), Irene Aldasoro 3 (“elementu estrukturalek jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira”), Joseba Zulaika 2 (“Horrela, parrizidioa beharkizun estrukturala suertatzen da”), Juan Garzia (“sistema horien funtzioa informatiboa da, eta ez estrukturala”), Xanti Iruretagoiena (“badu halako iluntasun estruktural maila bat”), Edorta Agirre (“Pikareska estrukturalik gabeko mundura egokitu”), Txema Ramirez de la Piscina (“ezintasun estrukturala dauka bere baitan”), Isabel Arrigain (“adierazien elkarketa positiboa eta estrukturalari eskerrak ezarritakoa”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estructural / fr structurel: Elhuyar: egiturazko, estruktural / Nolaerran: egitura, egiturazko, estruktural / Zehazki: egitura-, egiturazko, estruktural / Labayru: egiturazko, egitura(-), estruktural / Adorez5000: egitura-, egiturazko, estruktura-, estruktural.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta hobestekoa maileguaren aldean

Onartzekoa da, eta hobestekoa estruktural mailegu arautuaren aldean. estruktural arautuari ‘egiturazko’ definitzailea gehitzea eskatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa egitura sarreran.

Kategoria

izlag.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.