Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dogo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dogo
iz. Txakur arraza sendoa; arraza horretako txakurra, buru biribila eta lepoalde motz lodia dituena, indar eta adore handikoa, etxeak eta lurrak babesteko, arrisku handiko ehizarako eta basapiztien aurka borrokatzeko erabiltzen dena. Dogo argentinarra.

Aztergaia: dogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dogo: Harluxet (ik. dobatxakur) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; Argentinako dogo: EhiztEskulib, 172 ("Euste-txakurrak [...] honako hauek nabarmendu behar dira [...] Argentinako dogoak").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dogo: I. Zaldua (“Aitonaren bertsioen arabera, daniar handi bat zen, baina beste batzuetan dogo bat deskribatzen zuen, eta behin batean San Bernardo bat zela aipatu zigun”), K. Izagirre (“Harkaitz honen aitzinean eta gorago, beste harkaitz batek dogo bat itxuratzen du Itsasandiari zaunka ari balitz bezala”); dogo argentinar: H. Cano (“Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala, handiagoek bertan sarraskitu eta txikitzen zituztenak”); argentinar dogo: G. Garate 4 (“131 pitbull, 96 argentinar dogo, 32 brasiliar fila, 49 kanariar presa, 37 napolitar mastin”); Bordeleko dogo: G. Garate ("66 Mallorcako presa, 37 Napolesko mastin eta 16 Bordeleko dogo"); dogo ingeles: I. Iñurrieta (“Baina kontrako ondorioa ateratzen da hortik: ikus daiteke nola borrokatzen diren eta elkarri erasotzen dioten elizgizonek, dogo ingelesek bezala, heriotza arte”) // dogo argentinar/argentino: presatxakur.com (“Dogo argentinoa, txakur erresistentea, indartsua eta muskulatua gorputzeko zona guztietan”), ikasbil.net (“Mallorcan joan den astean dogo argentinar arrazako txakur batek lau urteko haurra hil ostean”); sutearo.org ("arriskutsutzat katalogatutako txakurrak [...] Dogo Argentinarra, Bordeleko Dogoa, Tibeteko Dogoa"), repsol.com ("arraza arriskutsuetako txakur [...] Dogo Argentinarra"); dogo alemaniar/aleman euskadi.net (“Ezagunenak boxerra, bulldoga, dogo alemaniarra edo daniar handia”), bizkaie.biz (“hiru txakur daukaguz, tartean dogo alemana”), etab.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): dogo argentinar [adibide gisa s.u. dogo]: dogo iz. (txakur-arraza): dogo argentinarra.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.