Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza detonagailu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

detonagailu
iz. Lehergailu bat leherrarazteko erabiltzen den gailua. Hura hiltzeko xedea zutenek ez zuten helburua lortu, bonba-autoko detonagailuak huts egin baitzuen.

Aztergaia: detonagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): detonagailu 68: Elhuyar (“plutonio-bonbaren detonagailua asmatu zuen Los Alamos laborategian”), Berria 8 (adib.: “Detonagailu batera lotuta likido sukoia zuten bi botila ere topatu zituzten. Baina ez zela bonba autoa esan zuten polizia iturriek”), EiTB 59 (adib.: “Lehergaia zuten bidoi batzuek kableak zituzten, baina ez zuten eztanda egiteko beharrezkoak diren detonagailurik ezta korronte elektrikorik”); detonatzaile 16: Berria 1 (“materiala atzeman du Ertzaintzak, tartean «ETA markako detonatzaileak».”), EiTB 15 (“Besteak beste, bi errebolber, pistola bat, lehergaia, detonatzaileak, material elektronikoa eta kanpin-dendak atzeman dituzte“); ez dugu aurkitu detonadore formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: detonagailu : Berria 25 (adib.: “Furgoneta aztertu zuten zakurrek detonagailuak ez zituztela antzeman esan zuen”), Itxaro Borda 2 (adib.: “Detonagailuari lotu eta Munhon berak iragarri denbora igurikatu”), Luis Elberdin 2 (adib.: “Horiek direla eta, klitoriaren mokoa makina lehergarri bateko detonagailua bezala da”), Txema Ramirez de la Piscina (“ETAren gezurtatze-agiria, erabilitako lehergai mota, aurkitutako detonagailuen ezaugarriak”), Edorta Jimenez (“Europan ere gerraren espoletak detonagailuan jo du-eta, itxurazko bakea lehertu egin da Alemania Polonian sartu eta Ingalaterrak eta Frantziak hari gerra aldarrikatu diotenean”), Joseba Sarrionandia (“Lehergailua biziki lanjerosa denez, badakizue, detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte”), Harkaitz Cano (“Epe labur eta luzerako begiradak eta laztanak uzten ari dira etengabe, atzerapenez eztanda egingo dute gero haiek detonagailuari berriro sakatzen diotenean, urte asko geroago izanagatik eta beste eszenatoki batean, beste obra bat izanik ere orain jokatzea tokatzen dena”); detonatzaile 3: Berria 1 (“detonatzaileak eta tenporizadoreak”), Itxaro Borda, Migel Angel Mintegi; detonadore 2, Berria (“Nazio Batuen Erakundeko beste aditu batek Kollerren tesiarekin bat etorri eta detonadoreen baitan dagoen presioa aintzat hartuz tritio-ihesa eragoztea ezinezkotzat jo du”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es detonador / fr détonateur: Elhuyar: detonagailu, lehergarri / Nolaerran: detonagailu / Zehazki: lehergarri, detonagailu / Labayru: detonagailu / Adorez5000: lehergarri, detonatzaile; lehergarri, lehergai, detonagailu.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Adierazle egokia da eta, detonatu oinarria falta bada ere, badago horren premia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.