Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza depresibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

depresibo
1 adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, depresiorako joera duena. Gaixo depresiboak.
2 adj. psikol. Depresioa dakarrena; depresiboari dagokiona. Nortasun depresiboa. Joera depresiboak.

Aztergaia: depresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

depresibo 3: M. Aramendi ("Nahiz hasieran bere eragina atsegina izan, alkohola droga txit depresiboa da"), N. Balluerka ("Hurrengo fasea depresiboa da, zeinean haurra alderdi on eta txarren integrakuntza batetan saiatzen bait da"), Eutsi/1 ("Depresiboa al zara?"); depresio (eta depresino, depresio beheraldi, d. erdi, d.-hondo, d.-sortzaile) 40: a) Ekon.: Oihenart taldea ("Denboraldi batetan behintzat faxist estatuak lortzen du estankamendu eta depresioak gainditzea"), J. Tobar-Arbulu 3 ("Lehen mundu-gerran moztu zen Europan, Estatu Batuei urrez pagatutako erosketa handiengatik; gerraren ondoren erabili zen berriro, eta Depresio Handian betiko abandonatu", "Depresio Handia baino lehen, ekonomilari gehienek sentitzen zuten moneta-politika indar erabakiorra izan zitekeela prezioak eta langabezia erregulatzeko", "Urre-estandarra Depresioaren garaian abandonatu zen"), UZEI ("Depresioko urteek ere eragin zuten estatistiken bilketan, eta eragin hori ez zen gutxiagotu zuzperraldiarekin"), J. Artaraz ("1765eko krisialdia ez zan puntuala izan, urte horrek depresino iraunkorrari hasiera emon eutson eta"), F. Rius ("Biek egin zituzten hasieran film mutuak Hollywoodeko zinemari jarraikiz, eta Depresioaren urteak iritsi zirenean biek deskribatu zuten pobreziak harrapatutako jendearen bizimodua"); b) Psikiat.: Peillen 2 ("Argi dago, Miranderen idazlanetan dagoen etsipena, literatura atsegin bihurtzen zaiola; denbora berean, gure idazleak depresio gaitzez bere buruaren desegitea ikusten duelarik", "baina bereak zituen depresio beheralditan loa galdurik"), M. Aramendi ("Depresio larria jasaten duten pertsonengan neurotransmisoreen nahaspilo bat ematen da"), Amatiño ("Abereak maite ditu, zezenketak gorrotatzen, erabat baikorra da eta ez omen daki depresioa zer den"), X. Monasterio ("Depresioari ihes egiteko erremedio bakarra alkohol eta marihuana gehiago hartzea zen, jakina"), X. Olarra ("Ez zuen ezer esaten eta berebiziko depresioak jota zegoen, uste izatekoa zenez"), X. Amuriza ("Halako intentsitateak depresio baten amilbururaino estutu zuen ordea"), R. Agirre ("Depresioa astintzen lagunduko lidake"), Egin 1984-1991 2 ("Lehenen egunetako euforiatik, depresio batetara erortzen da ikastaldiaren erdi inguruan", "Lan txar ugari ikusten diren garai hauetan, Reixaren umore intelijentea oso baliogarria izango zitzaidan depresioa uxatzeko"), U. Elorriaga ("Hogei kilo argaldu eta depresioak jo eutsan"), Tx. Txakartegi ("Teoria honen bidez, ulerterrazagoa da min-esperientzian antsietatek, depresioak edo minaren beraren kontestuak duten papera"), Egunk 1999 ("Entzumenaren galera, estresa, agresibitatea, depresioa, baita tentsio arterialeko arazoak ere"); c) Geol.: X. Goia ("Ur hori Lurrazaleko depresioetan pilatzean, itsasoak sortuko ziren"), Geografia orokorra ("Ifarmendebaldea Jura mendiak zeharkatzen du, eta Alpesetatik sakan edo depresio zentral batek bereziten du"), M.E. Laboa ("Joiko herria eta basamortua Leo Oihanak banatzen ditu, Joi eta Lur Hotzak berriz, Izerko Depresioak"), J.A. Berriotxoa ("Depresio erdi batek bereizten dituen, bi albotan bananduriko obalantzeko gonadak kanale erradialen heren distalean"), A. Aldezabal 2 ("Prozesu honen emaitza egungo morfologia da, depresioaren erdi-aldean 60 m-tako lodiera maximora heltzen diren deposituak daudelarik", "Bestalde, depresio-hondoa estaltzen duen deposituak urarekiko iragazketa-kapazitate mugatua duenez, aldi euritsuetan, zonak, bai uholdeak eta bai lurzoruen ekoizpen-kapazitatea limitatzen duten putzuketa-fenomenoak ere pairatu zituen"); d) Meteorol.: Hemen 1987 2 ("Gaur bertatik hasiko da depresioak ekarriko digun eguraldiaren txarraldia", "Depresio edo borraska hori Penintsularen parez pare dago eta horrek euria eta freskoaldia ekarriko digu Euskal Herrira"), Meteorologia 6 (adib.: "depresio batean ez dagoela gehienetan aire-mota bakarra", "Eta bien arteko kontrastetik sortzen da, hain zuzen, depresioaren energia", "Beraz, zona ziklonikoa edo depresiozkoa da"), UZEI 5 (adib.: "Erdiko depresioa: Depresio hedatsua, sarritan egonkorra edo ia-egonkorra, zeinaren barna depresio txikiago bat edo gehiagok zirkulatzen bait dute", "Ihintz-puntuaren depresioa: Aldiune jakin batean, aireko tenperaturaren eta ihintz-puntuko tenperaturaren arteko diferentzia"), J. Ziganda ("Barometroak hemezortzi merkurio-oineko depresioa iragarri du, baina biharko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

depresibo : AB38 1, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 5 (horietan maniako-depresibo 2); depresio : DFrec 4, AB38 3 (horietan depresio-angelu 1), AB50 2, HiztEn (eta depresiokontrako), Euskalterm 50 (Ekon., Geol., Meteorol. eta Psikiat. arlokoak) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

depresibo : ElhHizt; depresio : EuskHizt, ElhHizt (eta depresio-kontrako), HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Psikol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "depresio eta depresibo, biak hartuko nituzke, geologian, psikologian..." (2004-05-25)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.