Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza delegatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

delegatu, delega, delegatzen
du ad. zuz. Norbaitek beste norbaiti zerbaiten ordezkaritza eman, norbaitek zerbait beste norbaiten esku utzi. Erkidegoak gizabanako baten eskuetan delegatutako aginpidea.
[Oharra: gainerako alorretan hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi eta kideko esapideak].

Aztergaia: delegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-09-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean ezta OEH argitaratuan ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

delegatu a) [iz./izond.] 10: IE 2 (Etxahun Iruri -atü, Herr 1973), EB 8 (VozEusk 1984 -adu, MRoyo margolari, Egin 1988 3, Ene Bada! 1990, Euskadi obrera 1977;Egunk 1990 "formazio delegatu"); b) [ad.] EB 11 (Jazten 1990, GIE, ArauErab 1988 2, XedBilduma 1989 4, BEO 1990 2, EHAA 1990); delegazio EB 12 (M. Goihenetxe, F. Azorin, XedBilduma 1989 3, Egin 1979 4, Hemen 1987, Euskadi Obrera 1977; K. Arzak: "finantza delegazio"); delegazione IE 1 (Herr 1969).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

delegatu a) [iz./izond.]: DFrec 13, AB50 2, Euskalterm 17; b) [ad.]: DFrec 1, Euskalterm 11 (eta delegatze 1); delegazino : DFrec 1; delegazio : DFrec 21, AB50 4 (eta kultur delegazio 1), Euskalterm 15. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Administrazioko hiztegietan delegado; delegar; delegación: AgAld hitz-bilduma: ø; -rako esku eman, -ri eskua eman, -ren esku utzi; esku ematea // AdminEL: ordezkari; ordezkotza eman; ordezkaritza, ordezkariak, ordezkotza, ordezkotza emate, etxeorde // HezkAdmin: ordezkari, lurralde-ordezkari, hezkuntzako lurralde-ordezkari; eskuordetu, esku eman, delegatu; ordezkaritza, uzte (eskumen-uzte, probintzi ordezkaritza, lurralde-ordezkaritza, hezkuntzako lurralde-ordezkaritza, hezkuntza-ordezkaritza) // LurraldeAntol: ordezko, ordezkari, eskudun, eskuorde, eskuordeko, eskudun ordezkari; esku eman, ordezkotza eman, eskuratu, utzi, eman, ordezkatu, -ren esku utzi, (delegar competencias) -rako eskua eman, (delegar poderes) ordezkariak izendatu, aginteak -ri eman; ordezkaritza, esku-emate, ordezpen, ordezkari-talde, ordezkotza emate, (delegación de competencias) agintepideen esku emate, (delegación de facultades) ahalmen-eskuraketa ... // AdminMila: gobernuaren ordezkari, sindikatu-ordezkari; eskuordetu; ordezkaritza, ordezkariak, eskuordetze, lurralde-ordezkaritza // EurItune: ordezkari; ø ; ordezkaritza.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

delegatu [izond.]: HiruMila; delegatu [ad.]: HiruMila, ElhHizt; delegazio : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal delegado; delegar; delegación / délégué; déléguer; délégation formen ordainak: HiruMila: eskuorde, ordezkari, ahalorde; eskuordetu, esku-eman; eskuordetze, ordezkaritza // ElhHizt: ordezkari; eskuordetu, delegatu, -i esku eman, -en esku utzi; eskuordetze, delegatze, -i esku emate, -en esku uzte, ordezkaritza, ordezkariak (taldea) // Lur EG/CE: ordezkari; ordezkaritza eman; ordezkaritza // Lur EF/FE: ordeko, ordezkari; ordezkaritza eman; ordezkaritza // Casve FE: ordezlari, ordezkari; ordelari igorri, ordezkari igorri; ordezlarigoa, ordezkarigoa // HaizeG FB: ø; ordaina igorri; orde, ordari, ordaingo // PMuj DCV: ordego, ordezko, ordain, mandatari, ordaingo, lekuko; orde, ordezkaritza, ordaingo; ordea (lekua, eskua, eskubidea) eman, ordeko jarri, ordetu, eskubidetu, mezutu, eskudundu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: delegar.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

izen gisa saihestekoa da (ordezkari dago hori adierazteko); aditz gisa erabilia ageri da, administrazioan: ez al da aski ordezkaritza eman esapidea?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "delegatu Ez dut beharrezko ikusten sartzea. Baina bi modutara joka dezakegu: sartu gabe utzi, edo zerrendaratu izartxoa jarriaz eta ordain egokiak eman. Bigarrena hautatuz gero, kontuan izan beharko genuke erdaraz delegar aditzak erabilera bat baino gehiago dituela, eta gutxienez -en esku utzi, ordezkaritza eman (ordezkotza eman ere ageri da hiztegietan), eta beste batzuk ere ematen dituzte hiztegiek. Agian arriskutsua izan daiteke guk batzuk hobestea eta besteak ez aipatzea, erabilerak nola dabiltzan ondo jakin gabe (gramatikaren ikuspegitik, guztiek ematen dute zuzenak). Hau dela eta, ez dakit merezi duen: delegaritza* e. ordezkaritza ere sartzea. Hezkuntza munduan askotxo entzuten den hitza da delegaritza".

 - [E210]: "Delegatu aditza ezin da beti parekatu ordezkaritza ematearekin, eta, era berean, ezin da delegazio baztertu, ordezkaritzarekin nahiko izango delakoan. Ikus, bestela, Espainiako Konstituzioaren 75.2 artikulua: Ganberek batzorde legegile iraunkorrei eskuorde diezaiekete lege-proiektuak edo lege-proposamenak onestea. Dena den, osoko bilkurak edozein unetan eska dezake eskuordeturiko lege-proiektu edo lege-proposamena eztabaidatu eta horren gainean botazioa egitea. Beharrizana ikusita, bi aukera izan daitezke: bata, delegatu/delegazio hitzak zerrendaratzea; eta, bestea, hainbat lege-testutan dabiltzan eskuordetu/eskuordetza zerrendaratzea".

 - [E116]: "AUren oharra ongi ulertu badut, ez dira aski ordezkaritza eta ordezkaritza eman, eta beraz: a) ikusi beharko genuke aski al diren aditzaren ordaintzat MAren biak: ordezkaritza eman eta x-ren esku utzi esapideak (eta, MAk aipatzen duen arriskuari ihes egiteko, "etab." eranstea al den irtenbidea, bestetan egin izan dugun bezala, nahiz ez den irtenbiderik txukunena); b) delegatu eta delegazio onar ditzakegu, eta azaldu, adib. "... Zuz. (normalean, hobestekoak dira...)"; c) eskuorde(tu), berriz, ez nuke orain eta hemen aipatuko, ez baitirudi zuzena osaeraz: eskuorde-ren parekoak, formaz, hortzorde edo ileorde bezalakoak izan litezke (baina ez zuzendariorde, buruorde bezalakoak, hauek [+perts.] motakoei baitagozkie), eta halakoen adiera 'protesia'-edo da. MAk aipatzen duen delegaritza-rena ere onartuko nuke. Proposamenak, denon artean zehazteko: "delegatu, delega, delegatzen. du ad. Zuz. (normalean, hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi, etab." / delegazio iz. Zuz. (normalean, hobestekoa da ordezkaritza) / "delegaritza* e. ordezkaritza".

 - Erabakia: Erabakia (2005-12-16): "delegatu, delega, delegatzen. du ad. Zuz. (hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi, etab.); delegazio iz. Zuz. (hobestekoa da ordezkaritza); delegaritza* e. ordezkaritza bezalakoak".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.