Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza box bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

box
1 iz. kirol. Automobilismoko edo motoziklismoko zirkuituetan, lasterketan parte hartzen ari diren ibilgailuak konpontzeko lekua. Presio handia izaten da boxetako geldialdietan.
2 iz. kirol. Hipodromoetan edo ukuiluetan, zaldi bakar batentzat prestaturiko gela.
3 iz. Ospitaleetan, larrialdi-zerbitzuan hartzen diren edo bakarturik egon behar duten pazienteentzako konpartimentua. Konorterik gabe iritsi bazen ere, esnatuta aurkitu nuen larrialdietako box batean.

Aztergaia: box

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): box 12: Berria 6 ‘auto-lasterketetakoa’(“Horrez gain, boxetan ahalik eta gutxienetan gelditu behar denez, pneumatikoak zaindu behar dira, eta horrek esan nahi du ezin dela uneoro erasora joan”, “Bilboko Kale Nagusiko BBK aretoa lasterketetako box bihurtuko da”, “Nola demontre dira hain azkarrak?», izan da boxetan gehien errepikatu den galdera”), Berria 1 ‘ospitaletakoa’ (“Egoera horretan, urtarrilean, ospitalearen beste zati bat zabaldu zuen Eusko Jaurlaritzak: 70 ohe eta 14 box”), EiTB 2 ‘auto-lasterketetakoa’ (“Boxetan egindako lehenengo geldialdian Alonso zirkuitura itzuli zen gurpil bat oker jarrita zuela”), EiTB 2 (“Batean, esnea ekoizteko instalazioak; eta bestean, lehiaketetako behien boxak. Boxetan behiak erosoago daude; denetik dute: etzalekuak, lurzorua, metro karratuak, janlekuak, banakako askak”), Argia ‘ospitaletakoa’ (“ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: box 12: Berria 3 (adib.: “Ferrariren box-etik izugarri bultzatu zuten espainiarra gaindi zezan, baina itzuli batzuk falta izan zituen helburua lortzeko”, “Hau erraz antzematen da box-etako geldialdietan, gurpila ateratzean karbono hauts pila harrotzen baita”), Urtzi Urrutikoetxea 9 (adib.: “Baina ordu bat, bi, gehienez hiru orduren ostean asaldura handia dago kanpamentuko bidexka estuan, zeina alde bietatik hiru mailako kutxaz inguraturik dagoen, hemen Box deritzenak: gure lo-lekuak dira”, “Beheko box-aren azpira irristatzea adibidez").

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: box (boxes*). “Auto lasterketetan, autoari konponketak egiteko tokia. Buruan zihoan boxetan gurpilak aldatu eta erregaia hartzera sartu arte”.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es box / fr box; stand: Elhuyar: box Kirol. / Nolaerran: zaldi kaiola, autoleku / Zehazki: box Kirol. / Labayru: - / Adorez5000: box Kirol.

Lantaldearen irizpideak

nazioarteko forma da, onartzekoa erabileremua mugatuz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.