Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza boilur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

boilur
iz. mikol. Lurrazpiko onddo urrintsua, sukaldaritzan oso aintzat hartua dena. Abendutik otsailera bitartean izaten da boilur beltza jasotzeko garaia. Txerria omen da boilurra biltzeko animaliarik egokiena.

Aztergaia: boilur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): boilur 179, [Mikol. adierakoak bakarrik aurkitu ditugu, gozo adierakorik ez]: Consumer 3 (“Andaluziako Juntak, berriz, perretxikoak eta boilur edo trufak iraunarazteko plan bat jarri du abian”), Berria 68 (adib.: “Asteburu honetan Orbaibarko menuan ez da boilurrik faltako”), EiTB 108 (adib.: “Maeztuko azokan boilur beltza ezagutu eta bere aukera aromatikoak dastatzeko aukera izango da”); trufa [Mikol.] 15: Consumer 3, Berria 6, EiTB 4, DiarioVasco 2; trufa [gozoa] 12: Consumer 2, Berria 9, EiTB 1.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: boilur 14: Herria 3 (adib.: “Pentsa daiteke boilurrak daukan prezioarekin, ez direla emanak jatetxe hortako apairuak, are gutiago aberats batzuek galdegiten dutela beren untzira, han berean zerbitzatuak direlarik”), Karlos Zabala 5 (adib.: “Baina Coquilliere kalean boilurrak usaindu eta gauza guztiez ahazten ziren”), Edorta Agirre 3 (adib.: “etxeko onddoa, boilurra, pattarrak egiteko”), Jose Morales 2 (adib.: “bestela, txuletak boilurrekin izango hituen janari”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Perigordeko boilurrak edo antzeko zerbait”); trufa [Mikol.] 9: Joxan Elosegi 6 (“Kosk egin eta sudurretik zintzurreratu zen trufaren lurrina: Lurraren puska bat jan izan banu bezala”), Andu Lertxundi 2 (“-Zergatik aritu behar dun, zerria trufa bila bezala, hire barruan aztalka?”, “trufekin egina baldin bada, risotto ai tartufi izango da emaitza”), Edorta Agirre (“Gazte jendea doakio gehienbat, oilaskoa eta irina ekologiko edo sakelogikoagoak baitira kabiarra eta trufak baino; edo militantziak bultzaturik, apika.”); trufa [gozoa] 0.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es trufa / fr truffe: Elhuyar: boilur (Mikol.); trufa / Elhuyar fr: boilur, trufa / Zehazki: boilur / Labayru: boilur, trufa / Adorez5000: trufa, boilur.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onartzekoa da arloa zehaztuz. Bide batez, trufa 2 sarrera sortu beharko litzateke ‘gozoa’ adierakoa gehituz, Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mikol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.