Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza birziklatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

birziklatu, birzikla, birziklatzen
1 du ad. Erabilitako zerbait, berriz ere erabili edo baliatu ahal izateko, eraldatu edo egokitu. Iaz 2004an baino zabor gehiago birziklatu zuten bizkaitarrek. Hondakinak birziklatzeko teknikak. Lehen, botilak birziklatuz gero, dirua ematen zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper birziklatuan eginiko kopia txar bat.
2 da/du ad. Langileez edo profesionalez mintzatuz, beren arloko ezagutza edo teknikak eguneratzeko, edo beste arlo batean aritu ahal izateko, prestakuntza jaso edo eman. Ik. birgaitu. Irakasleak birziklatzeko ikastaroa.

Aztergaia: birziklatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, osaera okerrekoa denez

zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "birziklatu | F: zilegi al dira kalko bidezko eta oinarri gabeko eratorriak? Hau da: *ziklatu, dakigula, ez da euskal hitza, eta hor egin dena da, zerbaiti re- kendu eta bir- erantsi. Atzizkiei dagokienez, bestelako bidea markatu du Euskaltzaindiak, laborategi bezalako salbuespenen bat gorabehera (eta cf. maileguetako -ario amaierari buruzko araua). birziklapen | F: ik. oh. s.u. birziklatu. birziklatze | F: ik. oh. s.u. birziklatu".

 - [E116]: "Hori bistan da hala dela. Hala ere, ez dakit nik zenbateraino itx ditzakegun begiak. Hizkuntzetan izaten dira anitzetan gaizki eratutako hitzak. Hitz honek, beldur naiz, bere bidea egina du euskara idatzian, hau baita behin eta berriz ibiltzen dena: XX. mendeko corpusean 29 aldiz ageri da, eta egunkarietan ere hau da erabiltzen dena gaur egun. Nik sartuko nuke (birziklatu bakarrik, beste biak ez nituzke aipatuko)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.