Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza birtuosismo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

birtuosismo
iz. Arte edo teknika batean, bereziki musika jotzen, trebetasun handia izatea. Birtuosismo handia eskatzen du pieza horrek, bi eskuak gurutzatu behar baitira. Dantza-talde osoak egiten du birtuosismo erakustaldia.

Aztergaia: birtuosismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh79 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): birtuosismo 42: Consumer (“Musika eta telebista alorretako birtuosismoaren agerpen bikaina, zinez”), Berria 28 (adib.: “Orain teknika ikasteko gogoa daukat berriz; baina, kontuz, birtuosismoan erori gabe”), EiTB 3 (adib.: “Piezek birtuosismo handia eskatzen dute, eskuak gurutzatzea eskatzen baitute eta teklatuan zehar salto egitea”), Argia 6 (adib.: “Birtuosismoa azala da. Mikel Laboa kantari eta gitarrista ona zen? Ez, baina izugarri transmititzen zuen”), DiarioVasco 4 (adib.: “Birtuosismoa eta sentimenduak txistuz bat eginik. Betikoa eta betirako”). // birtuosismo 79: Argia 14, Berria 48, Deia, DiarioVasco 8, EiTB 3, Elkar, Erlea 3, Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: birtuosismo 17: Berria 10 (adib.: “Euskal kantariaren musikak ihes egiten du birtuosismotik, zertzelada gutxirekin asko esan nahian”), Jon Alonso (“Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe”), Josu Zabaleta (“Garai horretan Alemanian egin ziren zenbait filmetan, kameraren birtuosismoaren zaletasunak "kamera jaregina" (entfesselte Kamera) deitu zena ekarri zuen”), Iñigo Aranbarri (“Birtuosismoa bai, ondo jotzea, baina sormena? Gertuago zegoen folkloretik, etnologiatik, atabismotik”), Markos Zapiain (“birtuosismo ikusgarriz, narratzaileak, autopistan galduriko gizasemearen kontzientziatik, berton betirako galdurik utziko duen auto-gidariarenera jauzi egingo du ezustean ipuinaren azken paragrafoan”), Xabier Amuriza (“Hareen buruan, birtuosismoa ez neuke esango, baina baegozan efektu batzuk, hauspoaren erabilkeran, batez bere”), Koldo Izagirre (“Birtuosismo horren errudun handienak txapelketak izan dira”), Alberto Barandiaran (“Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es virtuosismo / fr virtuosité/virtuoso: Elhuyar: birtuosismo / Nolaerran: jeinu/dohain/antze handi, birtuosotasun / Zehazki: birtuositate / Labayru: birtuosismo; habilidad trebetasun, trebezia / Adorez5000: iaiotasun, trebetasun, birtuosismo.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du baldintza minimoa betetzen (virtuosismo / virtuosité) eta oraingoz ez da sartuko.

Erabili da, eta jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.