Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza betearazle bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

betearazle
adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Ik. exekutibo. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. Kontseilu betearazlea. Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu zuten.

Aztergaia: betearazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bete(a)razle 7: GAK Txostena 1986 ("Efektu hauetarako, Batzorde Beterazleak, apirilaren 9ko bere bileran, estatutu-erreformari buruzko txosten bat sortzea erabaki zuen"), M. Gartzia ("Langilea beterazle soila izanik, bere garapen profesional eta pertsonalaren mugak nabarmenak dira"), HizkLiter ("Euskal Herriak bere erakundeak zituen: legegintzarakoa, betearazlea eta epaitzekoa"), NPAO 1994 ("Foru Komunitateko sozietate publikoetako eta Nafarroako Toki Entitateetako presidente, zuzendari betearazlea edo horien parekoak"), Arrazakeria ("erreforma hau bat dator Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuetako Goi-Komisarioaren programaren Batzorde Beterazlearen 30. ebazpenarekin"), Harluxet HE ("botere legegile eta betearazleaz gain, epailetza ere bere esku zuten"), E. Antxustegi ("langilea, bere soldata jasotzeko asmoa duen heinean bere nagusiaren "jaun" dela, hau bere esku baitago, betearazle judizialak hala eskatuz gero"); bete(a)razpen (eta administrazio b. 1, b. agindu 1, b. unitate 4, b.-espediente 1, b. prozedura 1) 12: Ararteko 1998 2 ("... Adin Txikikoen gaietan eskuduna den Administrazio Publikoari, esan nahi baita, neurrien betearazpenaren erantzunkizuna zuen Administrazioari", "barrualdi erdirekiko neurrien betearazpena atzeratu egin behar izan da"), BAO 1993-1998 arteko 10 (adib., "Zigorrak, irmoak direnean, urtebeteren buruan iraungitzen dira. Betearazpenera bideratutako jarduketek soilik etengo dute", "errekurtsoak jartzeak beterazpen prozeduraren etendura ez dakarrela ondo ulertuaz", "G betearazpen unitatea udaletxearen atzealdean aparkalekua eraiki ahal izateari egokituko zaio", "Rascua, S.A.ren aurka irekitako premiamenduzko betearazpen-espedientean", "Birgaikuntzari buruzko Arautegiko "Betearazpen aginduak" deritzan 2.2 atalean"); bete(a)razpide 2, BAO 1990 eta 1993 (biak antzeko testuinguruan, "zorraren zenbatekoari ehuneko hogeiko [%20] gainkargua dagokiola adierazi eta zordunaren ondarearen aurka beterazpidez jotzea xedatzen dut").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betearazle : HiztEn ('betearazten duena; legeak, aginduak, erabakiak, etab., gauzatzeaz arduratzen dena'), Euskalterm 8 (batzorde betearazle, batzorde exekutibo sinonimoarekin; kontseilu betearazle; bide betearazlez galdatu; batzorde betearazle, exekuzio-batzorde sinonimoarekin; EBZko Batzorde Betearazlea, EBZko Zuzendaritza Batzordea sinonimoarekin; epai betearazle; titulu betearazle); betearazpen : Euskalterm 3 (nahitaezko betearazpen, nahitaezko exekuzio sinonimoarekin; betearazpena berekin eraman; nahitaezko betearazpen, egintzak nahitaez betearazte sinonimoarekin); beterazle : DFrec 1 (Anait: "euskal erakunde legegile, beterazle, judizial, administratiboak") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

betearazle : ElhHizt (1 que hace cumplir; 2 ejecutivo, va), HiruMila (ejecutor, ra); betearazpen : ElhHizt (ejecución: procedimiento legal; eta [ordenu-]betearazle: AS, albacea, testamentario, -a), HiruMila (1 ejecución; 2 ejecutivo, va); betearazpide : HiruMila (1 vía ejecutiva; 2 ejecutivo, va) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.