1 emaitza begano bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-06-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): begano 80: Berria 31 (adib.: Eguneroko otordu beganoak prestatzen hasi baino lehenago ere eginak zituzten plater beganoak hainbat dastatzetarako), EiTB 38 (adib.: Animaliengandik datozen produktuak jaten ez dituena begano koherentea dela pentsatzea okerra da. Begano koherenterik ez dago gaur egungo munduan), Argia 9 (adib.: Ni beganoa naiz eta puntu, eta ez zait iruditzen hori arazo guztiak konpontzeko giltza magikoa denik), DiarioVasco 2 (adib.: Gaur, adibidez, arratsaldeko 20.00tan, jantoki beganoa eta magia ikuskizuna izango dira).
EPG: begano , Urtzi Urrutikoetxea (Batzuek sukaldea libre, besteek begetarianoa, eta azkenik, beganoen taldea, okela ez eze, animaliaren eratorririk ez zegoela zertan jan).
BerriaEL2013: beganismo, begano. Animalia jatorriko produktuak erabiltzearen kontrako bizi estiloa, arrazoi etikoetan oinarriturikoa; haren jarraitzailea.
es vegano / fr végan(isme): Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.
nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera onartzekoa da beganismo ere.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.