Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bainulari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bainulari
iz. Itsaso, ibai, aintzira edo igerileku bateko uretan bainua hartzen duen edo hartzen ari den pertsona. Uda guztietan bainulari bat edo beste itotzen zen hango uretan.

Aztergaia: bainulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bainulari 38: Consumer 17 (adib.: “Uretako salbamenduan espezialista diren sorosleak izan behar dituzte igerilekuek instalazioetan bertan, bainulariek igerilekua erabil dezaketen ordutegi osoan”), Berria 11 (adib.: “Bertzalde, Troitiñok argi dio hondartzan lehentasuna bainulariek dutela.”), EiTB 10 (adib.: “Azken asteetan pairatzen ari diren bero-bolada eta bainularien arduragabekeria dira hildako kopuru handi honen zergatia”").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bainulari 16: Berria 11 (adib.: “Bainulari batzuek «arduragabekeriaz» jokatzen dutela salatu dute”), Josu Zabaleta (“Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbitzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko, eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izateko; eta aspaldiko bainulariek, ohitura zutenek, beren egonaldia aurreratzen ari zitzaienek, interes biziz begiratzen zuten atera, hura zabaltzen zen bakoitzeko, aurpegi berriak azaltzen ikusteko gogoz”), Xanti Iruretagoiena (“Bainu-askak paretaren eta parapetoaren tartean daukan zabalerak ez du izan behar sei oin baino txikiagoa; sei oin horietatik, beheko harmailak eta bainularien eserlekuak bi oin hartuko dituzte”), Julen Gabiria (“Irlara heldutako bainulariren baten galtzerdia zen”), Anjel Lertxundi (“Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan”), Monika Etxebarria (“Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bañista / fr baigneur: Elhuyar: bainulari, bainu-hartzaile / Nolaerran: bainatzaile, bainulari / Zehazki: bainulari / Labayru: bainulari, bainu-hartzaile / Adorez5000: bainulari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabili da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.