Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurre bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurre
1 iz. Zerbaiten alde nagusia, edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoena. Ik. aurrealde. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. Gain batera heldu zirenean ikusi zuten aurre guztia gorputz hilez estalia. Itsasontzia Pasaiako aurrera etorri zen.
2 postpos. Aipatzen den gauzaren edo pertsonaren ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoen aldea. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. aurrera. Beti begien aurrean ditugula. Herriko elizaren aurrean. Hara hurbildu diren guztien aurrean. Alde egin zuen Jesusek eta haien aurretik gorde egin zen. Etsaiaren etxe aurretik igaro zenean. Etxearen aurreko atetik atera da. || Zubiaren aurre-aurrean. || (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bi liburuak aurrean zituelarik. Aurrerantz makurtua. Ken zaitez aurretik, Arrosa. Aurretik bidali zuena. || Beste aldera begiratuta, aurre-aurrean, Oikina. Barrura sartu eta aurre-aurreraino joan ziren biak.
3 postpos. Aipatzen dena gertatu edo izan baino lehen. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Udal hauteskundeen aurretik. 1920 aurretik, ez zuten haurrek galesez irakurtzen eta idazten ikasten. Partida baten aurretik esan ohi da hori. Abenduko 24aren aurreko igandean. Gerra aurreko garaietan (Ik. aurreko). || Lehenago. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Aurretik gertatutako gauzak gogoan eduki.
4 postpos. Aditzak adierazten duena gertatu baino lehen. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aurrean. Etorri aurretik. Hil aurreko sakramentua.

Aztergaia: aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aurrea eraman , aurrea hartu , aurrean bidali , aurrean egon , aurrean hartu , aurre egin (eta, beharbada, aurre eman), aurretik , aurrez aurre .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

leku-denborazkoen azpisarrerak batera berrikusiko dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurrekoan', 'aurreko batean' sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'uste dut aurrean eraman ez dela hain gutxi erabilia, eta batez ere oso erabilgarria da (oker ez banaiz Atxagak ere proposatzen zuen artikulu batean) gaztelaniazko 'llevar por delante' hori adierazteko, hori, euskaraz, aurrean eraman baita, eta ez '*aurretik eraman'. Beraz, nik 'g. er.' Hori kenduko nuke, dagoen adibidea bere horretan utzi eta beste adibide berri hau gaineratu: trenak aurrean eraman zuen umea'.

 - [I202]: 'Aurre hitzaren sarreran PSk sartutako oharrean ematen du aurrea eraman azpisarrerari egin nahi diola oharra, hitz horretan ageri baita g. er. marka, baina proposatzen duena aurrean eraman azpisarrera berria da. Bistakoa den bezala, oso gauza ezberdinak dira'.

 - [E116]: 'Bai, AIk arrazoia du. Beraz, hola geldituko litzateke hau: aurre, aurrea eraman: zortzi metroko aurrea daramakio, aurrea hartu, aurrean bidali: haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak, aurrean egon, aurrean eraman: trenak aurrean eraman zuen umea, aurrean hartu: aurrean hartuta kalera bidali zuten gizarajoa, aurre egin, aurretik, aurrez aurre'.

 - [E123]: 'Ados aurrea eraman eta aurrean eraman azpisarrera gisa ematearekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: ok'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.