1 emaitza atunketa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB |
atunketa iz. 'atunaren arrantza'.
- [I102]: "forma hori eta ez atuneta, atunketari hortxe ondoan daukagularik" (1995-01-10)
- [E208]: "(2003-07-14) forma biak onartuak ditugu baina OEHa aztertuz gero, hor nolabaiteko okerra dagoela ohartu naiz. Bietatik egiazko izena dena atunketa da, eta horregatik atunketa ederra izan da aurtengoa esan daiteke. Baina *atuneta ederra moduko adibiderik ez dago. Atuneta hori beti deklinaturik ageri da (atunetan dabiltza, atunetara irten dira, atunetatik etorri...), hots, perretxikotan ibili edo perretxikotara joan bezalaxe, horregatik inolako *perretxikota izenik egon gabe. Hau argitu beharko genuke".
- [E116]: "Uste dut XK-k arrazoi osoa duela: bietako bat aukeratu behar da. Badira adibideak "atuneta"-rekin bakarrik ere, hitza deklinatu gabe, baina denak autore batenak dira (Erkiagarenak) eta, horregatik, hau ez da nahiko lekukotasun. Beraz, nik ere bat aukeratzea proposatzen dut, atunketa, alegia".
- Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.