Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ateri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ateri
1 iz. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. (Gehienetan artikulurik eta kasu markarik gabe erabiltzen da). Gauak egun, euriak ateri, minak gozo iruditzen baitzaizkigu. Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu.
2 iz. Aterpea. Zatoz aterira.

Esaera zaharrak

Gose ez denean janaria, ateri denean estalkia.

Aztergaia: ateri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ateri egon .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Ateri egon horrez gain, ateri izan, ateri egin jaso beharko lirateke, halakoetatik edozein erabil daiteke eta: #mdash#Laño illunak dagozan arren / egiten dausku aterri, / euskal usaiñak txoko ontara / hainbeste gaitu ekarri (Enbeita, Balendin, Nere apurra, 234). #mdash#Halako batean eman ditut Eguberriko nere hirur mezak: beharrik atheria baitzen (Fedearen Propagacioneco Urtecaria edo Fedearen Propagacioneco berriac urteca ematen dituena, 1900, 219)'.

 - [I102]: 'Hori da lehenengo argitalpenean ontzat jo zena. Nik entzun eta erabili dudan forma bakarra aterri da. Arazoa zera da, beste formetarako /r/ anizkuna eman dela [cf. aterraldi, aterrune, aterrarte...]. Ematen du beraz, aterri eman beharko litzatekeela, ezta?'

 - [E210]: 'aterri* e. ateri. Hori gehitzea argigarri izan daiteke, batez ere, Bizkaikoentzat'.

 - [E116]: 'AUk egiten dituen proposamenekin bat nator. Ateri egon proposatzen da sartzea, eta ez dut gaizki ikusten, baina testuetan ateri izan eta ateri egin sarrerak ateri egon bezainbat erabili izan dira, edo gehiago. Beraz, hirurak emango nituzke. Bestetik, AUk dioenaz luze eztabaidatu zen lehenbiziko itzulian: biak dira erabiliak, ateri eta aterri. Eta lehenbizikoa aukeratu zen. Beraz, hau da nik egingo nukeena: ateri, ateri egin, ateri egon, ateri izan; aterri* e. ateri'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.