Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza asurantza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

asurantza
iz. Ipar. Asegurua. Auto asurantza.
Azpisarrerak

Aztergaia: asurantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

asurantza Ipar. 'asegurua' / AS: asurantza hartu.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aseguru-etxe' azpisarrera onartzen bada, 'asurantza-etxe' ere bai (eta kontuan izan beste batzuk eranstea proposatu dugula; horiek onartuz gero, 'asurantza' hitzarekin sortuak ere sartu behar lirateke, ahal den Ipar. /Heg. simetria handiena lortzearren" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Iparraldeko hitza da, bai, baina azken orduan frantsesetik jasoa, han ere, segur/seguratu jatorragoak baitira. Hegoaldean seguru/aseguratu erabiltzen ditugunez gero, ene ustez aseguru/aseguratu bikotea hobestean, -berauek erabiltzen baititugu besteak definitzeko- azken horiei ematen diegu lehentasuna. Hori dela eta, ez genituzke geure ezberdintasunak handiagotu behar, berez bigarren mailakoak diren asurantza hartu, asurantza-etxe, asurantza-poliza ere, hiztegi batuan sartuz'.

 - [I102]: 'Iparraldekotzat jo da berba hau aurreko argitalpenean. Badauka zentzurik horren eratorriak ere sartzea? Ez litzateke hobe izanen eratorri eta elkartuentzat aseguru bakarrik uztea [cf. aseguru-etxe, aseguru-poliza, aseguru-agentzia...]?'

 - [E116]: 'Uste dut hau Iparraldekoei galdetu behar zaien. Lehendik arautuak ditu Euskaltzaindiak asurantza eta asurantza hartu. Hori ez da eztabaidan. Nik asurantza-etxe eta asurantza-poliza sartzea proposatzen dut, baina Iparraldekoei eman behar zaie hitza. Nire ustez, XK-k dioenak ez du ez bataren ez bestearen alde egiten. Egia da tradizioan segur/seguratu hitzek dutela tradizioa (Iparraldean aski handia), baina hortik Hegoaldean aseguru egin dugu, eta Iparraldean asurantza. Hitz hauek, bai bata bai bestea, berriak dira, tradizio gabeak. Kontua da aseguru oinarri hartuz aseguru-etxe onartzen bada, ea Iparraldean aseguru-etxe behar duten nahitaez eta ez duten eskubiderik asurantza-etxe erabiltzeko. Baina hori, berek erabaki behar dute, nire ustez. Hori da egiten dudan proposamena'.

 - [I102]: Nire ustez denon Erabakia da arazoa, euskaldun guztiok "seguru" hitzaren aldagarriren bat erabiltzen dugulako. Beraz, bat nator PSk dioenarekin izen elkartuak sortzeko orduan "aseguru" bakarrik erabiltzea. Nik neurez 'asurantza' bera kenduko nuke baina prozedurak debekatzen du. Ez dugu ahaztu behar "euskara batua" egiten ari garela, ez "euskara bikoitza"'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ez aipatu nik proposatzen ditudan ASak'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.