Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza astro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

astro
iz. Zeruan, batez ere gauaz, begi hutsez nahiz tresnaren batez ikus daitekeen gorputz oro, bereziki distiratsu ikusten dena. Ik. argizagi.

Aztergaia: astro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

astro, (argizagi)

Euskaltzaindiaren Arauak

astro Sin. argizagi.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

maila berean onartzekoak dira astro eta argizagi forma biak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Honen sinonimo moduan argizagi jarri bagenuen ere, ez dut hain garbi ikusten hori; egia osoa behintzat ez da. Gauaren deskripzioa egitean eskuarki zeruko argizagiak (= izarrak + planetak + kometak) esatea erabat zilegi den arren, nekez erabil genezake euskaraz argizagi, adibidez, astronomiako liburu batean, erdaraz ere lehen adieran luminarias celestes edo luceros hitzak egoki badira ere, gaurko astronomiatik at dauden bezalaxe. Ene ustez astro hitz tekniko bakarra dugu gaur egun'.

 - [E116]: 'Hemen prozedura kontua dugu berriz ere. Bere garaian eztabaidatu zen, eta onartu zen onartu zena. Orain ez da jarri hemen arrazoi berririk orduko Erabakia aldatzeko. Astro-k ez du lekukotasun gehiegi, eta argizagi/argizari erabili izan dira euskal literaturan. Hori da testuek erakusten dutena. Gero, argizari-k bere bidea egin du eta hiztegi batuan "cera" adierazteko proposatu dugu. Beraz, argizagi geratzen da "astro" horren sinonimo gisa, eta holako hitzei, termino izateko, eskatzen zaizkien baldintza guztiak ongi betetzen ditu: ez da hitz arrunta, badu bere historia (Duvoisinek eta Orixek erabili izan dute), eta adiera bakarrekoa da. Arrazoi horiek nahikoak dira onartu den Erabakia bere horretan uzteko. Baina kontura gaitezen, gainera, "astro" ere ez dela batere nazioartekoa: ingelesak "star" ematen du, edo "heavenly body"; alemanez "Stern", "Gestirn", … Agian gustatuko litzaiguke "LUM-inaria"-tik "ARGI-zagi" ateratzea, baina ez digu hori erakusten euskararen erabilerak, inondik ere. Hortaz, niri iritziz, ez da inolako arrazoi berririk lehen hartutako Erabakia orain aldatzeko, eta bere horretan uztea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'utzi bakean'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.