asmo
1 iz. Zerbait egiteko burutapena. Ezkontzeko asmoa darabil. Ezkontzeko asmoa dutela iragarri dute. Buruan zerabilen asmo bakarra. Bere burua nabarmentzeko asmorik gabe. Asmo sendoa, sutsua. Asmo oneko jendea. Asmo txarrik gabe. Asmo galgarriak. Hutsean gelditu den asmoa. Asmoak mamitu, burutu. Bender-ek asmo handiak ditu; aireportua handitu egin nahi du.
2 iz. Aitzakia. Uste zuen aitzakiak eta asmoak izango zirela haren negarrak.
3 iz. Batez ere bizk. Amarrua. O, zenbat asmo dauzkan infernuko etsaiak!
4 iz. Ipar. Sena. Jainkoak eman die asmo hori abereei.
[Oharra: Euskaltzaindiak, joan asmoz, egin asmoz esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, joateko asmoz, egiteko asmoz eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].