Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arrastu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arrastu, arrats/arrastu, arrasten
da/du ad. Ilundu, gauera hurbildu. Arrastu zuenean, ikasleak jaitsi ziren itsasora. Arrastu zenean sartu ginen.

Aztergaia: arrastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

arrats/arrastu, arrasten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Forma baten adiera(k)

ilundu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Parentesi artean ematen den azalpena biziki iluna da. Nik kenduko nuke eta hor esan nahi dena adibide baten bidez eman: arrastu zuenean, hiritik irten zen'.

 - [E208]: 'arrats+tu-tik datorrenik ez da garbi igartzen etsenplu horrekin. Agian hobe litzateke honelako zerbait: Gaua heldu arte egon beharrean, arrastu zenean alde egin zuen bere ezkutalekutik'.

 - [E116]: 'kontua da, ordea, OEHn ikus daitekeenez, 'arrastu' eta 'gaua heldu' gauza bera dela. Axularrek berak sinonimotzat ematen ditu: non nahi den arratsten eta ilhuntzen zaien lekhuan...; eta Añibarrok: ilundu, gautu ta arratsatuten jaken tokian. Bestetik, XKren adibidea ez da egokia "du" erabili behar delako: "arrastu zuenean". Nik hau jarriko nuke: Egunak ilundu arte egon ziren zain, eta behin arrastu zuenean hiritik irten ziren'.

 - [E113]: 'Nik ez dut hain argi du (nor gabea) erregimena behar dela. OEHaren arabera Iraizozek bakarrik erabili zuen modu horretan. Beste adibideetan (Leizarraga, Axular, Añibarro) da aditza da (batzuetan datibo etiko batekin). Beraz, 'da eta du (nor gabea)' ematea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrastu, arrats/arrastu, arrasten 'ilundu' da edo du: arrastu zenean/zuenean sartu ginen'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.