Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arbitraje bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arbitraje
iz. zuz. Auziak, botere judizialekoa ez den epaile baten esku jarriz, epaitegietara jo gabe konpontzea. Ugazabek eta sindikatuek arbitrajea onartu beharko dute. Erabakia aho batez hartu zuten Arbitraje Batzordea osatzen zuten Ekonomiako hiru katedradunek.

Aztergaia: arbitraje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

arbitraje 11: Urko Apaolaza 2 (“Arbitraje Batzordera jo zuten LHLaren hainbat gauza urratzen zituelako”, “Baina Arbitraje Batzordeak arrazoi eman die diputazioei"), EiTB.com 9 (adib.: “Talde frantziarrak murtziarra Tourretik at utzi du Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean aurkeztutako helegitearen erresoluzioa ezin izango delako jakin lasterketa hasi baino lehenago”, “Kirol Arbitraje Epaitegiaren aurrean helegitea jarri zuen”, “Kontzertu Ekonomikoko Arbitraje Batzordeak ahobetez onartu du 1990 eta 1995. urte bitartean Arabatik inportatutako MG Rover autoen BEZa Arabako Foru Aldundiak jaso behar duela eta ez Estatuak, El Correok jakinarazi duenez”, “Ricardo Gaztagaetxebarria EAJren legebiltzarkideak "presio politikoa" erabil dezala eskatu dio Ekonomia sailburuari, Gobernuak Arabari dirua buelta diezaiola, nahiz eta Arbitraje Batzordeak eskatzen dion zereginaren aurrean Gobernu Zentralak helegitea aurkeztu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: arbitraje 57: Iban Santamaria 10 (adib.: “Orain arte sindikatuek uko egiten zioten arbitrajea eta betebeharreko laudoa eskatzeko aukerari”), Irene Arrizurieta 4 (adib.: “Ostirala baino lehen arbitrajezko laudoa bete beharko dute langileek eta enpresak”), Estitxu Ugarte 3 (adib.: “Langileek adierazi dutenez, planteatutako formulak arbitrajearen eskuetan uzten ditu bai enpleguaren zein kaleratutakoen arazoak”), Kristina Berasain (“Lege dekretua onartu, auzia nazioarteko arbitraje baten esku utzi edo itunak eten eta herrialdetik alde egin dira multinazionalek izango dituzten aukerak”), Leire Olaetxea (“Bestela, Lan Harremanen Kontseiluaren bitartekaritza eta arbitrajea medio ituna lortzeko konpromezua eskatu zioten patronalari”), Joxerra Senar (“Katalogoak ganberak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen du eta zazpi alor nagusitan egituratua dago: internazionalizazioa, prestakuntza, industria berrikuntza eta teknologia, e-garapena, merkataritza eta turismoa, arbitrajea eta informazioa eta azterketak”), Berria 28 (adib.: “Edwardsek helegitea jarri dio erabakiari, orain Kirol Arbitraje Epaimahaiari dagokio Edwardsek Olinpiar Jokoetan parte hartzerik duen erabakitzea”), Koro Navarro 6 (adib.: “VIII. taulan finantza-zabalkundearen, truke-tasen egonkortasunaren eta diru-politikaren autonomiaren arteko hiru dimentsioko arbitraje honen baldintzak laburbiltzen dira; ‘bateraezintasunaren hiruki’ esaten zaio”, “Estanflazioak, izan ere, koiunturazko politikaren usadiozko egitura desegin zuen, politika hori, hein handi batean, Phillipsen kurbak deskribaturiko inflazioaren eta langabeziaren arteko arbitrajean oinarritzen baitzen”, “kexu zen alderdiak beste arbitraje batera jo behar izan du”), Xanti Iruretagoiena (“liburutegiak eta basilikak egingo dira, arranditasunaren aldetik eraikin publikoekin konparatuz gero izan daitezen berdintsuak; haien etxeetan, izan ere, askotan egiten baitira bilera publikoak eta judizio pribatuak eta arbitrajeak”), Sonia Gonzalez (“A zer nolako arbitrajea!“), Juan Garzia (“Alderdi teknikotik, ongi abiatua zirudien auziak, baina ez zegoen garbi erretxina akastunaren lotea non eta zertan geratuko zen: edo prezioaren gaineko deskontu batekin gure esku geldituko zen, edo W.ren bizkar berresportatuko behar zen, edo arbitraje bat eskatuko genuen”).

Bestelakoak
Sektore jakin bateko informazioa

Uzei, ehu, izo: arbitraje; deustu: tartekaritza. (guztiek bitartekaritza mediación esateko).

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin: zalantzarik sortu du mailegua onartzeak, baina zuzenbidearen eta kirolen arloetan beharrezkoa dirudi; onarpen eske aurkezten da.

Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-aia/-aje.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz. eta Kirol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'arbitratu' onartzen bada, 'arbitratze' aski dela uste dugu (kirolean seguru samar gaude; zuzenbide-alorrekoa egiaztatu behar litzateke); Elhuyarren hiztegietan 'arbitraje' dugu, baina 'arbitratze' formara aldatzea merezi lukeela uste dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'arbitraje, arbitratu, arbitro: Hiru hitz horien aldamenean, kirol. laburduraz gain, zuz. laburdura ageri da. Egia esateko, Zuzenbidearen munduan, ez da maileguetara jotzen halakoak adierazteko. Aitzitik, nahikoa da euskal hitzetara jotzea (bitarteko, bitartekotza, bitarteko jardun…). Hortaz, Zuzenbidearen arloa ez dadila erabakigarri izan, hiru hitz horiek zerrendaratzeko'.

 - [I102]: 'Ponentzian arbitraje proposatzen da, nire ustez barbarismo bat dena. Hor arazo bi daude guztiz desberdina, bata /-aia/ vs. /-aje/ atzizkia, eta bestea arbitro-tik eratorrikoena. Lehenengoa dela eta, erabat absurdu deritzot erabilera horri, frantsesezko atzizki horrek euskaraz, lapurteraz hain zuzen ere, badaukalako euskal forma bat, eta forma hori /-aia/ da, horrelako akabantza daukaten euskal berba tradizionaletan suma daitekeen bezala, hala nola bidaia eta erreportaia hitzetan. Izan ere /-age/ frantses atzizkia /-aje/ egiten da gaztelaniaz, eta aspaldian sartu zen hizkuntza horretan (batzutan okzitaniera eta katalanaren bidez). Lehenengo lekukotasunak XIV. mendekoak dira. Hala ere, atzizkia oraindik orain bizirik dago frantsesez eta era berean gaztelaniaz. Zer dela eta, orduan, sarrarazi nahi da euskaraz gaztelaniatik iragandako forma? Askotan bezala, honetan ere euskal gramatikaren senari jarraitu beharrean, ondoko erdara boteretsuek eskura jartzen digutena ari gara ontzat ematen, eta hori jokaera erabat absurdua da. Are gehiago, euskal hitzen forma begiratuta, askozaz ere euskaldunago da /-aia/ /-aje/ baino. / Horretatik aparte, itauna ondokoa da arbitraia/arbitraje beharrezkoa al da? Ontzat ematen ditugu arbitro eta arbitratu (benetan beharrezkoa da?) eta zergatik ez orduan ontzat eman aditz horren eratorriak, alegia, arbitratze edo arbitraketa? [...] arbitro. Ez dut berba horren beharra ikusten, ez zuzenbidean, ez eta kiroletan. Batera zein besterako, nire ustez, epaile eta artekari nahikoa dira hitzaren zentzu biak estaltzeko'.

 - [E116]: 'Oso lekukotasun gutxi dituzte sarrera hauek datu baseetan. EEBSn 'arbitro' hitza kiroletako eta zuzenbide kontuetako erabiltzen da, baina lekukotasun gutxirekin. Harluxetek eta Euskaltermek berdin egiten dute. 'Arbitraje' hitza behin ageri da EEBSn. Euskaltermen eta Harluxeten ere erabiltzen dute. 'Arbitraia' behin ageri da EEBSn. Euskaltermen ere ageri da, baina Buletinean argitaratutako 'Comisión de Arbitraje' adierazteko. Horretara mugatzen da. 'Arbitratu' behin bakarrik EEBSn, eta Harluxetek eta Euskaltermek kiroletako bakarrik proposatzen dute. Beraz, nire ustez, ez dugu hemen arrazoi nahikorik sarrera hauek orain sartzeko. Gainera, AUk dio zuzenbidean ez dutela behar. Uste dut ahalegin bat egin beharko litzatekeela euskaraz beste bide batzuk urratzeko. Nik ez nituzke oraingoz aipatuko'.

 - [I102]: 'PS, ahaztu zaik, esandakoari eusten zioat [arbitro: e. epaile, artekari]. Adibideak eman daitezke zentzu biak ondo estaltzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'kendu sarrera guztiak'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arbitraje iz. Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.