1 emaitza apaizetxe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:24 | 1997-09-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Ik. OEH argitaratuan: apaiz-etxe : Aran SIgn, Bv AsL, Apaol, Inza Azalp, Or SCruz, Tx B I, Etxde JJ, Vill Jaink; apaizetxe : A Ardi; apez etxe : HU Zez, Const; apez-etxe (eta -ph-): HU Zez, Prop 1904, Barb Sup, Or Eus, Zerb Azk.
apaizetxe G-EB 4 (J. Garmendia; Otermin, Deia 1988); apez etxe EB 2 (X. Arbelbide; eta P. Xarriton: "apez-etxe"); apezetxe IE-EB 2 (B. Mendisco; J. San Martin).
apaizetxe : HiztEn; apaiz-etxe : Euskalterm 1.
apaiz etxe : EuskHizt (AS), PMuj DVC (apaiz-etxe); apaizetxe : ElhHizt, HiruMila; apezetxe : Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF; apez etxe : Lh DBF (aphez-etxe), HaizeG BF (AS), DRA (aphez-etxe), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.
HLEH: - / EuskHizt: AS: apaiz etxe / HiztEn: apaizetxe / LurE: - / ElhHizt: apaizetxe / EskolaHE: -
zalantzak aitortuz, hitz batean idatzia proposatu da, joera hori sumatzen baita idazleetan (eta hala ageri baita hainbat hiztegitan); cf. gainera abadetxe.
-etxe.
- [I202]: 'Apezetxe eta Apeztegi. Hauek dira Nafarroan, behintzat, erabiltzen diren hitzak. 1. itzulian apez h. apaiz eman zenez gero, orain apaizetxe eta apaiztegi sartzea eskatzen du. Dena dela, azkeneko bi batzarretan atera da h. marka argitu beharreko kontua eta, nire ustez, hau horietako bat da. Egokiena ez litzateke apez hitzari h. marka kentzea izanen?'
- [E116]: 'zaila da hemen Erabakia hartzea. AIk dioena hala da, 'apezetxe' batez ere barra-barra erabiltzen delako. Deituretan biak dira aski arruntak, eta literaturan ere biak ageri dira, nahiz maizago 'apaiz etxe' (ikusi txostena). Bestetik 'apezpiku' (nahiz 'apaizpiku' ere erabili izan den) onartu genuen. Ez dakit zein den AIren proposamena: 'h' hori kendu eta bi sarrerak ematea ('apez', 'apaiz', lehentasunik gabe) edo 'h' horren ordez 'e' jartzea ('apez*' e. 'apaiz')? Nik ez nuke aldaketarik egingo orain lehen onartutakoan. Beraz, bere horretan utziko nuke oraingoz 'apez'-'apaiz' kontua. Koherentziak eskatuko luke lehen egin zen gauza bera egitea, nahiz beste aukera bat izan daitekeen lan taldearen proposamena besterik gabe onartzea. Nik ez dut argi ikusten. Beraz: apaizetxe / apaiztegi 'apaizetxea' / eta nahi bada, hau gaineratu (ez dakit hor Naf eta Ipar jarri beharko litzatekeen. Aurrekoan, 'apez' sarrerarekin ez genuen holakorik egin: apezetxe h. apaizetxe / apeztegi h. apaiztegi'.
- Erabakia: Erabakia (2003-06): 'apaizetxe; apaiztegi 'apaizetxea''.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.