Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza antiinflamatorio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

antiinflamatorio
1 adj. med. Inflamazioa gutxitzen duena. Ardoaren osagai horiek bihotzarentzat onak diren efektu antiinflamatorio eta antioxidatzailea dutela erakutsi dute hainbat ikerketak.
2 iz. med. Inflamazioa gutxitzen duen sendagaia. Antibiotikoek mihia lehortzen dute, eta sabela puzten; eta antiinflamatorioek, berriz, burua lausotzen eta giharrak geldoagotzen.

Aztergaia: antiinflamatorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh71 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antiinflamatorio 51: Deia (“Esteroiderik gabeko antiinflamatorioa da”), Elhuyar 12 (adib.: “C1P molekulari hantura-prozesuak eragiteko gaitasuna kenduz gero, posible litzateke zelula-mota jakin batzuetan antiinflamatorio gisa erabiltzea, gainerako zelulei eragin gabe”), Consumer 25 (adib.: “Analgesikoak, antiinflamatorioak, muskulu-lasaigarriak eta errehabilitazioa dituen tratamendu bat nahikoa izan ohi da”), Berria 4 (adib.: “Molestia horiei aurre egiteko, analgesikoak eta antiinflamatorioak dira botikarik egokienak”), EiTB 4 (adib.: “Gaitz erreumatologikoen kontra erabiltzen diren antiinflamatorioek ez dute eraginik fibromialgia duten lagunengan”), Argia 5 (adib.: “Eta botikei gero eta aplikazio ugariago aurkitu zitzaizkien antiinflamatorio izate hutsetik haratago, baita epilepsia artatzeko ere”); anti inflamatorio 1, Consumer (“Zenbat eta gogorragoa anti inflamatorioa are okerrekoa urdaileko mukosarentzat”). // antiinflamatorio 71: Argia 6 (“Botikinean badira, aurrekoez gain, beste hainbat ezinbesteko botika ere: eguzki babesak, analgesikoak eta antiinflamatorioak -sukarra, buruko mina edo min muskularrak agertuko balira-, lehen sendaketak egiteko aposituak, azaleko baben kontrako partxeak, tiritak, eguzki erreduren kontrako kremak, antihistaminikoak -inoiz alergia arazoren bat eduki baldin baduzu-, eta kortisona duen kremaren bat, larruazaleko ziztada edo erreakzio alergiko arinak tratatzeko”), Berria 11 (“Ibuprofenoa: Analgesikoa -mina kentzen du-, antipiretikoa -sukarra jaisten du- eta antiinflamatorioa da, eta bere eraginak aspirinaren antzekoak dira”), Deia (“Esteroiderik gabeko antiinflamatorioa da”), EiTB 5 (“Azido azetil salizilikoa antiinflamatorio bat baino ez da”), Elhuyar 19 (“Horietatik hiruk lortu dute taldeak aurreikusten zuen emaitza, hau da, antiinflamatorio gisa funtzionatzea beste zelula batzuetan hantura prozesuak sortu gabe”), Elkar (“Analitikak ongi zeuden, denetarik jan nezakeen, baina erdia soilik ikusten duenak jan ere erdia solik egiten du, eta antibiotikoek mihia lehortzen dute, eta sabela puzten, eta antiinflamatorioek, berriz, burua lausotzen eta giharrak geldoagotzen”), Consumer 28 (“Oso eraginkorra da antitermiko eta antiinflamatorio gisa, baina ez da komeni ez urdaileko eritasunak dituztenentzat eta ez haurrentzat ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antiinflamatorio 1, Iñaki Heras (“inflamazio bati aurre egitekoantiinflamatorioak oso eraginkorrak izaten dira”); anti-inflamatorio 2: Berria (“Sorbaldako minarekin zebilen azken egunetan Henin-Hardenne, eta anti-inflamatorioak hartzen ari zen”), Luis Elberdin (“Badira zenbait botika ezereztu edo gutxitu dezaketenak pilularen eragin antikontzeptiboa, batez ere antibiotikoek eta anti-inflamatorioek”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antiinflamatorio / fr anti-inflammatoire: Elhuyar: adj.: hanturaren aurkako/kontrako, antiinflamatorio; iz.: hantura-kontrako, antiinflamatorio / Nolaerran: - / Zehazki: hanturen aurkako, anti-inflamatorio / Labayru: handituen | hanturen kontrako; sólo [sust.] handitu- | hantura-kontrako / Adorez5000: -

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu antiinflamatorio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Hobeto aztertzekoa da eratorri-konposatu berria

inflamazio sarreran esan zen bezala, "mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, baina, dirudienez, hantura erabiltzen dute Med. arloan”. Badirudi hanturaren kontrako, hantura(-)kontrako bidea bultzatu nahi dela, oraingoz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta hedatua dago. Jasotzekoa izan liteke.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.