Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza altruista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

altruista
1 adj. Pertsonez mintzatuz, altruismoz jokatzen duena. Altruista eta eskuzabala, beti besteei laguntzeko prest.
2 adj. Pertsona altruistari dagokiona, altruismoz egiten dena. Enpresa batek egina izan zen arren, atzokoa ekimen altruista izan zen. Jokaera altruista.

Aztergaia: altruista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

altruista 6: P. Iztueta ("sentimentu altruista eta sozialak garatzeko tresna"), N. Mujika 2 ("Baina filmean Schindler ez da heroi altruista gisa agertzen, bere izakera maltzurra, oportunista, emakumezalea ere ageri da", "Schindler, altruista ala oportunista izan zen"), Tutankamon-en hilobia ("Gwendolen Highcleren ehortzi zuenean, maitasun altruista hark utzitako oroitzapenak eta ikasbideak eskerronez ekarri zituen gogora"), Denok senide ("Konparatutako hemeretzi erakunde altruistak lan humanitario eta solidaritatezkoetan ari diren GKEen kopuru eta desberdintasunaren ezaugarri bat besterik ez dira"), Ospitale Psikiatrikoa ("Mennik bere burua eskaini zion Espainiara joateko, elkarte altruistako partaidetzat, gerran zauritutakoak sendatzeko asmoz"); altruismo 2, erdarazkoak diruditen beste altruismo batzuen ondoan, R. Garate ("J. L. Arangurengandik jasotako erantzunaz Savater bera harrituta "atónito" gelditu zenean [...] "Altruismo" eta "egoísmo" kontrajartzen ditu, eta "egoísmo" "altruismoa" baino gorago, "altruismo" baino hobetzat jartzen du. Ez, baina "egoismoa" eta "altruismoa" trukatuz, baizik "altruismo cristianoide" eta "egoísmo bien entendido" kontrajarriz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

altruismo : HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (hauetan ego-altruismo); altruista : HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan ego-altruista, joera altruista, organizazio altruista, odol-emate altruista) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

altruismo : ElhHizt, EskolaHE; altruista : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal altruismo / altruisme formen ordaina: altruismo : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; b) eta erdal altruista / altruiste formena: altruista : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): altruisme / altruiste; it (S. Carbonell): altruismo / altruista; en (Collins): altruism, unselfishness / 1 adj altruistic, unselfish; 2 nmf altruist, unselfish person; de (Langenscheidts): Altruismus, Selbstlosigkeit / altruistisch, selbstlos, Altruist.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): altruista

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.