Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza agresio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

agresio
iz. Erasoa, hiltzeko edo kalte egiteko asmoz erasotzea. Egileak, bere lanean, agresio mota ezberdinen sailkapena egiten du. Kultura batzuetan agresio fisikoa onartuago dago nerabezaroan, batik bat mutilen arteko gatazketan.

Aztergaia: agresio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-09-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh176 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

agresio 15 (eta agresio-eredu 1): Marxismoa ("Pakearen irizpidea agresiorik-eza izango da, erasorik-eza"), J.I. Hartsuaga ("Beraz, Teologiak menderakuntzarako agresio eredurik eskeintzen ez duelako, eta gizon orok duintasun eta moraltasun maila haundi berberak heltzen dituztelako, agintearen expresioa euskal mitologian burujabetza da, norbere buruaren jabe izatea"), I. Arruti ("Berdintasun laboralari buruz orain dela hiru urte onartutako legeak, ez du agresio sexuala zigortzen"), PsikolSoz 9 (adib.: "Beraz, orokorrean, fokapen honen arauera Barne-Estimuluak funtsezkoenak izango dira agresioaren deskataiaketarako, nahiz eta Kanpo-Estimuluek eragina ere izan", "Agresioa beti Frustrazioaren emaitza da, eta alderantziz Frustrazioak beti portaera agresiboren bat burutzera darama", "Frustrazio eta Agresio artean suposatzen den jaiotzetiko erlazioa zalantzan jarri izan da"), Bakearen DK 2 ("Swartz eta Struch-ek gatazka hautematuaren eta agresioaren artean ematen diren prozesuak deshumanizazioan eta balio arteko desberdintasunean kokatzen dituzte", "Identitate sozialaren salientziak bestearen irudi bihurtua areagotzen duen neurrian, bihurturiko pertzeptzio honek biolentzia kultural maila areagotu egingo luke, pertzeptzio bihurtu desgizakor honek bestearen aurkako agresioak justifika bait ditzake"), Egunk 1996 ("Gainera nahiz eta protesta baketsua eraman, behin baino gehiago Jose Ramonek zinpeko guardiaren eta ertzantzaren agresio bortitzak sufritu behar izan ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

agresio : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 9 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

agresio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal agresión / agression formen ordainak: agresio : ElhHizt; eraso : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV; erasoaldi : Lur EG/CE, PMuj DCV (eraso-aldi); esetsi : PMuj DCV; jazartze : HaizeG FB; oldar : ElhHizt, Casve FE; oldartze : Casve FE, HaizeG FB; uxada : PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): agression; en (Collins): aggression, attack, assault; it (S. Carbonell): aggressione; de (Langenscheidts): Angriff, Überfall, Aggression.

agresio 4: Berria 2 (“Aikidoaren helburua ez da eraso bati beste agresio batekin erantzutea”, “Gure ahaide ugaztunen antzerakoa da, eta beldurra, agresioa, tristezia, poztasuna, lasaitasuna eta abar sortzen dira han”), Jakin (“Geure arteko mehatxu, agresio, ukazio, intolerantzia, fanatismo eta beste horrelako, banan-banan zerrendatzen hasita, liburu gizena egin daiteke, erkide izateari aio arrazoiturik esateko”), Argia (“Nola sentituko naiz ukazio eta agresio sistema honen parte? Ez naiz espainiarra, ez daukat etsai bat asmatu beharrik nire bizitza justifikatzeko”); agresibo 69: Elhuyar 8 (adib.: “Horrenbestez, zenbat eta agresiboagoa izan tratamendua, handiagoa izan ohi da plazebo-erantzunaren iraupena”), Consumer 7 (adib.: “Entzutegiaren arabera bezeroak bereganatzeko nahiko metodo agresiboak erabili zituzten saltzaileek, erregistroko daturik ez zegoen eta hasierako une haietan ez zen informaziorik eman mantentze-lanetako gastuez; kontratuan jasotzen zen kopuru bat urtero zein kontzeptutan ordaindu behar zuten ere ez zen argitzen”, “Zerrenda komertzialetako koloreak azalera txiki-txikietan agertzen dira baina, errealitatera eramanik, dezente bizi eta agresiboago dirudite”), Berria 18 (adib.: “Ekintza agresiboen atari”, “Mina sentitzeak ere bulkada agresiboak pizten ditu, edozein objektiboaren kontra eta ez bakarrik erasotzailearen aurka”), EiTB 20 (adib.: “Ez naiz agresiboa izaten dena nire erara egin dadin eskatzeko, baina gauzak aldatu nahi izaten ditut eta kantu bat entzungo banu, 'baxu horrek beste era batera izan behar du' esango nuke”), Jakin (“Erradioterapia ez da batere agresiboa momentuan, nire kasuan behintzat, baina esan zidaten epe luzera agertuko zirela ondorioak”), Argia 15 (adib.: “Oso modu agresiboan, gizarte hau arbuiagarria dela esan nahi du Mirandek”, “Ez dute jarrera agresiboa, baina haien gurasoekin hitz egiterakoan jabetzen gara etxean beste aurpegi bat erakusten dutela, eskolan baino tiranoagoak direla”); agresibitate 67: Elhuyar 3 (adib.: “Horrek azaldu lezake kasu horietan tumoreek agresibitate txikiagoa izatea, eta, horrenbestez, pronostiko hobea izatea”), Consumer 16 (adib.: “Teknikak geroz eta agresibitate txikiagokoak izan arren, kirurgia estetikoaren arriskuak haztatu egin behar dira ebakuntza gelan sartu aurretik”, “Bizilagunekin hitz egitera joan gara sortzen zaizkigun eragozpenak azaltzeko, baina agresibitatez eta inolako komunikaziotarako aukerarik gabe hartu gaituzte”), Berria 29 (adib.: “Agresibitatea berezkoa da gizakiarengan, eta defentsarako inpultsuak eragiten ditu norbere segurtasuna babesteko”), EiTB 5 (adib.: “Alkoholak, drogak eta agresibitateak eragindako arazoen gaineko iritziak ere aldatu egin dira”, “Gizonek gizonentzat asmatutako baloreak sustatzen ditu kirolak, lehiakortasuna, indar fisikoa, agresibitatea, erresistentzia eta antzekoak...”), Jakin (“Uste dute euskal gizarteak adeitasunez hartzen dituela, agresibitaterik gabe, bai maila pertsonalean, bai euren jatorri bereko guztiak”), Argia 12 (adib.: “Babestuegi izatearen ondorioz, ez du baliabiderik garatu negoziatzeko, modu egokian komunikatzeko eta kexatzeko, eta agresibitatea da erantzuteko duen era”), DiarioVasco (“haurren gurasoekin umeen garapenaren inguruko hainbat gai jorratuz; besteak beste lotura afektiboak eta atxikimendua, agresibitatea, jolasaren garrantzia, ikuspuntu prebentiboa eta psikoprofilaktikoa, nerabearen gizarteratzean taldeak duen garrantzia, 0tik 12 urte bitarteko garapen psikosomatikoaren deskribapena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

agresio 7: Berria 2 (“ez zaigu ahaztu behar batzuetan etxekuen zokoratzea lazgarriagoa dela kanpokoen edozein agresio baino”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Agresioa, tratu txarrak eta legez kanpoko atxiloketa!”), Joxe Azurmendi 3 (adib.: “Edozein momentutan edozein lagunengandik holako agresiorik susmatu ahal izango bagenu, ezingo ginateke munduan bizi!”), Iñigo Aranbarri ("agresiorik ez"”); agresibo 17: Berria 4 (“exekutibo agresibo hau“, “estrategia agresiboak”), Joxe Azurmendi 6 (adib.: “Bat, gauzak utziz, doazela beren bidetik. Hots, espainolismo ez agresibo bat (hori ere identitate arazorik gabe”), Koro Navarro (“XVII. mendeaz gero, britainiar Itsasketaren Legeak delakoan azaldu zen merkantilismoaren nolakotasun agresiboa”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa”), Joxerra Garzia (“Aurrerantzean, kalean eskean dabilenari 7.500 euroko isuna jarriko diote, eskea modu oldarkorrean, agresiboan egiten badu, hori bai, baina auskalo nork erabakiko duen zer den eske oldarkorra eta zer eske adeitsua”), Xabier Amuriza (“Rufinok soinua bere askoz agresiboagoa erabilten eban, Larrinaga-Guerrinia”), Harkaitz Cano (“Emakumezkoek hiriak diseinatzeko aukera gehiago izan balute, hiriak ez lirateke, ziur aski, hain agresiboak izango, horizontalagoak eta orekatuagoak baizik”), Patziku Perurena (“Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez”), Filipe Bidart (“ez du gogorik ere, eta arrunt uzkur bilakatzen da, uzkur, herabe edo agresibo, bestea ezin suportatuz, nahiago du bere munduan gelditu, bere mundu hetsian errefuxiatu, erretiratu, ohantzean bezala, ohartu ere gabe ohantze goxo epel hori bere hilobia dela...”); agresibitate 17: Berria (“kale borroka, «ustez gaindituta genuen agresibitatez berpiztu dena», aipatu zituen gaurko egoeraren ezaugarri gisa”), Mikel Hernandez 2 (adib.: “Gaztetxoak asko haserretu ditun horregatik eta txoferraren intentzioa ikusirik irainka hasi zaizkion, eta izugarria zunan beren agresibitatea”), Jose Angel Irigarai 2 (adib.: “Agresibitatea gobernatzeko eta ongi bideratzeko hauta osasungarria eskaintzea ere, abantail handia da”), Joxe Azurmendi 2 (adib.: “Ez bakarrik Unamuno-ren arrazoiketaren ilogikotasun posiblea garai hartako bere beste arrazoimoldeekin, ezpada ilogikotasun horrek Bilbon erakutsi duen agresibitatearen arrazoia”), Xabier Olarra (“horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea; baina ez hori bakarrik, horrexek hustu zizkion hormonen eraginpeko agresibitatea eta deblautasuna, eta hortik sortuak ziren haren esanekotasun eta naretasun ez-normalak”), Jon Arretxe (“Geroago, nire entrenatzailea izango zenaren aholkuei jarraituz, kirolerantz bideratu nuen agresibitate hura, eta aurrerantzean ringetan hasi nintzen ukabilkadak banatzen”), Iñaki Mendiguren (“Haien hondamena beraien agresibitateak aunatu zituelako etorri zen, auzokoentzat jasangaitz bihurtzeaz gain”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Mutilak goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion, itxura pairakorraz, aldi berean ukabilak estutuz, handik pixka batera uholdeka etorriko zitzaion agresibitateari eusteko edo”), Piarres Aintziart (“Agresibitaterik gabe erantzun nion beste gai batzuk nituela gogoan: apezgorako formakuntza, lan intelektuala eta ere geroko "ofizioa"”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Garbi zegoen B bihurri eta beroak mahainguru orok beharrezkoa duen agresibitate izpi hori ipin zezakeela, baina azkarregi zen eztabaidetarako”), Luis Elberdin (“Eraso sexualak, berriz, indarkeriarekin, tratu txarrarekin eta agresibitatearekin lotuta daude”), Esteban Antxustegi (“Hori gutxi balitz, Hobbesek giza izateak duen bikoiztasuna esaldi labur batean biltzen du: "... that Man to Man is a kind of God; and that man to man is an errant Wolf"3. Bikoiztasun hori medio -agresibitatea, batetik eta gizaki jainkotuei men egitea”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: es agresión: eu agresio (Kirol.(eskubaloia)): ‘Beste jokalari baten gorputzaren kontra egindako eraso bortitz edo larria, eta nahitakoa’), eraso (Zuz.: sexu-eraso, eraso-delitu, ez erasotzeko itun) eta (Hist.: ez erasotzeko tratatu) // es agresividad: eu agresibitate (Psikol. eta oldarkortasun), eta (Ingurumena) // es agresivo: eu oldarkor (Industria), erasozko portaera (Gizarte-ongizatea), irristailu gogorra (Merkataritza).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agresión / fr agression: Elhuyar: eraso, oldar; agresio / Nolaerran: jazarketa, oldartze / Zehazki: eraso, erasoaldi / Labayru: eraso, esetsi, jaukimendu, oldar, uxada, asaldura / Adorez5000: eraso, erasoaldi // es agresividad / fr agressivité: Elhuyar: oldarkortasun, agresibitate; (Psikol.) agresibitate / Nolaerran: oldarkortasun / Zehazki: oldarkortasun / Labayru: 1 erasokortasun, oldarkortasun, agresibidade/agresibitate; 2 adore, ausardia (determinación), indar, kemen, agresibidade/agresibitate / Adorez5000: oldarkortasun, erasokortasun, jauzkortasun // es agresivo / fr agressif: Elhuyar: oldarkor, erasotzaile, erasokor; agresibo; eraso- / Nolaerran: oldarkor, mutiri, oldarkari / Zehazki: 1 oldarkor, erasotzaile; 2 oldarrezko, erasozko / Labayru: 1 gogor, zakar, bortitz, mutiri; expr. odolgaizto, garratz, uzu/izu (fig.); pendenciero burrukazale/borrokazale, liskarti; 2 lehiatsu, lehiati; osado ausart(i), ausarditsu, adoretsu, azarri, atrebidu/atrebitu, kementsu / Adorez5000: oldarkor, erasotzaile.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E123: "Iritzi-emailearen oharra [da:] "ez dira `erabat' nazioartekoak izango, baina baldintza minimoa betetzen dute eta oso hitz erabiliak dira (batez ere, psikologia alorrean). Beste batzuetan antzeko ezaugarriak dituzten maileguak onartu dira. Adibidez, `konkabo' ez da erabat nazioartekoa, euskal ordain egokia eta azken urteotan oso erabilia du (`ahur') baina, hala eta guztiz ere, onartu egin da". Hori ikusirik, agian hobe Irakaskuntzako lantaldetik proposamenik datorren ikusi arte erabakirik ez hartzea?" // E208: "esp. agresión, agresividad, agresivo, agresor, fr. agression, gressivité, agressif, agresseur ingl. aggression, aggressiveness, aggressive, aggressor, ale. agressiv, errus. agressiya, agressivnyi, agressor. Datu hauen arabera aski nazioarteko hitzak iruditzen zaizkit, politikan eta psikologian bereziki erabiltzekoak bederen". // E123: "egia da nazioartekoa dela; dena den hor dago Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena, hauek saihestearen aldekoa. Politikan, behintzat, iruditzen zait oldarkortasun etab.ek ondo jasotzen dutela esanahia. Psikologian agian izan dezake lekua". // BAgiria (2001-09-28): "ohargileak berak erretiratu du oharra".

agresibitate iz. Oldarkortasuna, erasorako joera duenaren nolakotasuna. Domínguez argentinarra, berriz, agresibitate handiko boxeolaria da. agresibo adj. Oldarkorra, erasokorra. Alzheimerra ez da soilik gauzak ahaztea, askoz gehiago da; izan ere, gaixoaren nortasuna aldatu egiten da, agresibo bihurtzen da.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

agresibo, agresibitate baztertu arren, maileguetako bat, oinarria, jaso litekeela uste du lantaldeak, hobestekoak definitzaile dituela.

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ez dago maileguaren beharrik, eta kentzea proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

agresibitate eta agresibo sartuta daudenez, hau ere jasotzekoa da, baina ‘erasoa’ gisa definituta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eraso(aldi)a, oldarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Kendua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.