Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza absortzio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

absortzio
iz. Absorbatzea. Ik. xurgapen. Dietan fosforo gehiegi edo gutxiegi hartzeak kaltzioaren absortzioari kalte egiten dio. Betaurrekoen armazoiak ez du egon behar aurpegitik urrutiegi, alboetako erradiazioa gehitzean, izpi ultramoreen absortzioa areagotu egingo litzateke eta.

Aztergaia: absortzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-12-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu absortzio formarik.

absortzio 63: Aizu 2 (“Bertsolaritza kirol dinamikatik eraikitako kultur mugimendua da, ez dago absortzio gaitasunik, egiturak ez du aukerarik ematen”), Argia 4 (“Ardoa da: hodi zabaltzailea, lasaigarria, diuretikoa, koipe absortzioaren laguntzailea, kolesterol onaren estimulagarria”), Berria 11 (“Kasu honetan amina disoluzioak erabiltzen dira. Tximiniatik atera behar duen lurruna amina disoluzio batean pasarazi eta bertan harrapatuta geldituko da karbono dioxidoa. Horri absortzioa esaten zaio, bi substantzien nahastea delako, substantzia osoen artekoa”), Elhuyar 2 (“Hainbat ikerketak erakutsi dute konposatu horiek gai direla odoleko kolesterol maila murrizteko, batez ere, kolesterolaren absortzioa saihesten dutelako”), Consumer 30 (“Horrez gainera, gehiegizko zuntza kontsumitzeak mineral gatzen (burdina, zinka) absortzioan du eragina eta hesteetan hainbat trastorno eragin ditzake: diarrea, sabeleko kolikoa eta flatulentzia, adibidez”), Laneki 13 (“Muskuluen eta muskulu hezurren interfasearen absortzio selektiboak aukerako modalitate bihurtzen ditu ultrasoinuak, azalaren azpitik jarduteko eta artikulazioen tratamendu lokalizaturako”), UEU (“Gainera ezin da ahaztu, gobernutik bultzaturiko berrikuntza politiken helburua, berrikuntza sistema osatzen duten eragileengan, ekoizpen sistema osatzen duten enpresa sarean eta gizartean bertan xurgatze- edo absortzio ahalmena handitzea dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

absortzio 2: Berria (“Behin aurkituta, sustraiak zulatzen ditu, landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz”), Iñaki Heras (“Enpresen jabetzan izan diren kontzentrazio prozesuarekin batera (fusioak, absortzioak, partaidetzak...), kudeaketa aldetik azpikontratazioa erruz erabiltzea izan da joera (outsorcing delakoa)”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: xurgapen eta absortzio (TN).

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin.

Nazioarteko forma da, baina xurgapen oso zabaldua dago. Eremu batzuetarako onar liteke, baina, hala eginez gero, aditza ere sartu beharko litzateke. Hurrengo bilerarako bilduko da absorbatu / absorbitu aditzari buruzko informazioa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioarteko forma da eta eremu batzuetan erabilgarria da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "a) zein dira mailegua onartzeko zailtasunak? Baldintza minimoa betetzen du (hori baino gehiago, aski nazioartekoa baita). Beste kontu bat da hartzeko beharra zenbaterainokoa den, aldean 'xurgatu' duela kontuan izanda. Hainbat jakintza-alorretan (ez fisikan soilik: kimikan, biologian, medikuntzan, ingeniaritzan, etab.etan; oso kontzeptu orokor eta erabilia da), kontzeptu fisikoa adierazteko, biak erabiltzen dira gaur egun euskaraz. Biak onartzea proposatzen dugu. 'Absortzio'-rekin batera 'adsortzio' ere badugu. Kideko kontzeptuak dira, baina ez berdinak (testuinguru teknikoetan, komenigarria izan daiteke, kontzeptuok azaltzerakoan, ab-/ad- aurrizki-bikotea euskaraz ere agerian egotea). 'Absortz@' familiako beste termino batzuk: 'absortziometro', 'absortziometria', 'absorbato' (Hiztegi Batuan teknikoegiak izan daitezkeen arren, 'absortz@' modukoak onartzea komeni den aztertzerakoan komenigarria izan daiteke horrelakoak daudela jakitea). // b) Orain artean, euskarazko testu teknikoetan 'absorbatu' erabili da ia beti ('xurgatu'-z gain, lehen esan dugun bezala). Dena den, ongi ikusten dugu 'absorbitu' onartzea. Bide nabar, gaztelaniaz '-ir' amaiera duten maileguzko aditzetan '-itu/-atu' bukaera arazo orokor eta sistematizatu beharrekoa dela uste dugu: 'deskribatu', 'transkribatu', 'inprimatu'... baina 'konprimitu', 'deprimitu', 'absorbitu'... Gure ustez, '-itu' da arauz hartzeko amaiera, tradizioan bestela dokumentatuta dauden edo gaur egun finkatutzat jo beharreko '-atu' amaierakoak salbu, jakina. Horiez gain, beharbada, '-skribatu' amaiera ere finkatzea komeni litzateke, 'deskribatu', 'preskribatu', 'zirkunskribatu', 'transkribatu', etab.etan (gaur egun, 'deskribatu' idazten da gehien, baina gainerakoetan, '-skribitu' zein '-skribatu' amaierak erabiltzen dira). Horrelakoak beti berdin ematea komeni da (edo oso salbuespen gutxi egitea behintzat)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'absorbitu eta absorbatu biak zerrendatik kentzea proposatu da eta onartu (15 boto)'.

 - Bidalketa: ik. absorbitu sarrerako informazioa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.