Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abangoardista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abangoardista
1 adj. Abangoardismoarena edo abangoardia batena, abangoardismoari edo abangoardia bati dagokiona. Gerraosteko giro hartan, jarrera abangoardistak moteldu egin ziren pixkanaka. Musika abangoardista.
2 adj./iz. Abangoardismoaren edo abangoardia baten jarraitzailea dena. Sobietar Batasunean, artista abangoardistek euren lana proiektu politikoaren zerbitzura jarri zuten.

Aztergaia: abangoardista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G ager. banakoak dira: banguardia (Izt C); banguardismo (NEtx LBB); vanguardismo (Ldi IL).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

abangoardia 25: Azurm ("Ezker berria opozizio radikalenari lotzen zaio beti, haren helburuak bere-gain hartzen ditu, eta opozizio honen barnean abangoardia bihurtzen saiatzen da"); J.M. Torrealdai ("Bere lanean, literatura soziala maiteago du abangoardia baino"); D. Amundarain ("Lehen belaunaldiko pintore askok herriari arnasa hartu zioten, beren garaiaz ohartu izan ziren eta europar abangoardian berrikuntza-forma egokiak bilatu zituzten"); A. Azkargorta 3 (adib.: "Oraindik, langileria kontsideratu zen herri batasun zabal horren etorkizuneko abangoardia"); Meteorologia ("Aire hotzaren abangoardia eta epelaren atzegoardia"); UnescoAlb 1990 ("Abangoardia mugimendua ere bada, beste alde batetik, Art Nouveau, bere garaiko materialeak bere irudimenerako egokituz nola erabili ederki asmatzen duena"); F.J. San Martin 6 ("Abangoardiaz aritzen garenean arte eta moral burgesaren aurkako jarrera espezifikoaz ari gara"); ELA/STV 1992 ("Burruka armatuak abangoardia ttiki batengan jartzen du erabaki politikoaren eremua"); J. Gabilondo ("Baina modernismo klasikoak eta abangoardiak #mdash# futurismoa, surrealismoa, Nouveau Roman-a"); I. Murua ("Eskudero musika abangoardian"); Arte modernoa 5 ("Lehen abangoardia 1874an sortu zen Inpresionismoaren aldeko taldea Parisen eratu zenean"); Jorge de Oteiza 3 (adib.: "Abangoardien gailurra eta krisia"); vanguardia 4: J.M. Torrealdai (adib.: "Hoiek dira ere vanguardiaren betiko etsaiak", "Halere, vanguardia, baztertua bai, baiña menderatua ez da izan"); banguardia 1, Zabal 1975 ("Euskal langileriaren banguardia"); abangoardismo 1, J.M. Torrealdai ("Purismo eta abangoardismo guztien gainetik, bai, gure ustetan, arrisku eta guzti"); vanguardismo 1, Lab ("Auek ez bait dira berrikeriaz, vanguardismo dalakoaz geiegi arduratzen"); abangoardista (eta antiabangoardista, abanguardista, banguardista) 11: X. Iruretagoiena ("Baina erakunde abangoardista hauek, klase borrokan erroturik, Ekialde Erdian munduko inperialismoaren agerkai den gaurko Erresuma desegiten lehiatuko diren beldurrik ez dagoela esan dezakegu"); M. Ugalde ("Berau dugu 1935 urte bitarteko euskal pinturaren aldian pintatzailerik banguardistenetakoa"); E. Zabala ("Batzuek antzerki experimental edo abanguardista bidetik doaz"); T. Madinabeitia ("Erakusketa abanguardista Legazpin"); F.J. San Martin 3 (adib.: Egintza konkretuek beste herrietako giro abangoardistetan eragin zezaketen bultzada eta ereduaren ikuspegia", "Aurriritzi antiabangoardistak eta antifaxistak"); Egan 1994 ("Literatura pluralista bat agertzen zaigu Egan-en orrietan, klasikoetatik abanguardisteraino"); J. Gabilondo 2 (adib.: "Proposamen honen asmoa ez da beste literatur korronte berri baterako manifestua aldarrikatzea, literatur kritika propedeutiko eta abangoardisten maneran"); Artistas 1995 ("Luxenburgo aretoa abangoardistek inbaditu dute aurten"); -(z)ko osaerako 6 izlag.: abangoardiako 3: Hemen 1988 ("Diskusio tekniko hauen atzetik inmunologiaz dauden eztabaidak daude, abangoardiako ikerketa zientifikoek gaur egun eskuartean duten gairik sofistikatuenetakoa"); K. Izagirre ("Abangoardiako poema bat"); J. Arretxe ("Lehenengoa hurrengo borrokan abangoardiako kokagunea eskaintzea zen"); abangoardiazko 2, F.J. San Martin (adib.: "Abangoardiazko proiektu marinettiarrak ez zuen eremu estetikora mugatzeko asmorik"); vanguardiazko 1, J.M. Torrealdai ("Mende honen hasieran, vanguardiazko mogimendu bat nabaitu zan"); vanguardiagille 1, J.M. Torrealdai ("Iritzi honen arabera, teatro-modu zahartu honen aurka jarri beharko du vanguardiagilleak beti"); abangoardia zale 1, Arte modernoa ("Abangoardia zaleek nazioarteko taldeen aldizkarietan sortzen ziren azalpenak erabili zituzten beren lanak sortzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abangoardia : DFrec 18, AB50 4, HiztEn, LurE, Euskalterm 3; abanguardia : DFrec 2, AB50 1; banguardia : DFrec 2; abangoardismo : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardismo : AB50 1; abangoardista : HiztEn, Euskalterm 1; abanguardista : AB50 1; banguardista : DFrec 1; abangoardiako : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

abangoardia : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; abangoardismo , abangoardista : ElhHizt, HiruMila; abangoardiako : HiruMila (adib.) // Ez ditugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

erabili da, eta onartzekoa dirudi, nahiz abangoardia- / abangoardiako (artea), abangoardiazale bezalakoak ere badauden.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ista izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "hitzaren forma hau hobetsiko nuke" (2000-10-09)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.