Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Permiar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

permiar
1 adj./iz. geol. Paleozoikoa banatzen den periodoez mintzatuz, seigarrena eta azkena, duela 299 milioi urte ingurutik duela 251 milioi urte inguru arteko garaia hartzen duena. (Izena denean, P larriz). Permiarrean, fosilei esker ezagutzen ditugun animalien % 95 inguru desagertu zen. Periodo permiarreko fosil batzuekin ahaidetuta dago gaur edonon kaleetako apaingarri gisa jartzen duten zuhaitz hori.
2 adj. geol. Permiarrekoa, Permiarrari dagokiona. Hegoaldeko lurretako harri permiarrak.

Aztergaia: permiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Permiar : Harluxet (taula estratigrafikoa: sistemak); permiko : HiztEn, LurE.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Permiar 2: Hautaprobak (“Multzo diskordanteak (2 unitatetik 8ra, hauek barne) Paleozoikoan eratutako segida estratigrafikoa osatzen du (Kanbriar eta Permiarraren artean) fosil bereizgarriek eta 8 unitatearen basaltoen adin absolutuak (ikus a atala) adierazten dutenez. Hauen eraketak eskualdea Paleozoiko garaian berriro subsidentea izan zela erakusten du”), BiziJator (“Duela 25 milioi urte, alde berri bati eman zitzaion hasiera; aldi Permiarrari alegia.”); Permiko 2, Elhuyar (“Karboniferoaren amaieran eta Permikoan zehar, erreptilioak oso erradiazio ikusgarria jasan zuten, zeinak Lurraren domeinua eman bait zien”, “Goi-Paleozoikoan (Goi-Karbonifero eta Permikoan) badakigu koniferoak bazirela eta horregatik garai horietarako maila hau lortua zutela pentsa daiteke”).

Sektore jakin bateko informazioa

Permiarra : EIMA (es Pérmico, fr Permien, en Permian).

Erdaretako formak

es Pérmico / fr Permien / en Permian / de Perm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu / ZTC: Permiar 18: (adib.: “Gaur egun bizi ez diren animalia hauek Kanbriarretik hasi eta Permiarra bitartean 350 milioi urtetan ibili ziren garai hartako itsasoetan”, “Permiar goienean”, “Paleozoiko eraren (eta eratemaren) periodoa (eta sistema), Devoniarraren ondorengoa eta Permiarraren aurrekoa, duela 362.5 eta 290 Ma bitartekoa”, “Permiarreko suntsipenak orduko espezieen % 95 suntsitu zuen baina suntsipenaren zergatiak argitzeke daude oraindik”); Permiko 16: (“Formarik antzinakoenak Permikokoak ziren; modernoenak, Kretazeokoak”, “Permikokoa berriz, inoiz ezagutu den estintziorik latzena izan zen, familien %54a eta animalia itsastarren %95a desagertu zela uste delarik”, “Signorrek dioenez, Botomiarrean gertatutako suntsiketa handia, 245 milioi urte geroagoko Permiko aldian gertatutakoa baino askoz ere handiagoa izan zen”).

Permiar 4: Elhuyar 3 (“Hilarioren esanean, "hura baino askoz desagertze masibo gogorragoak egon dira Lurrean, adibidez, Permiarrean, baina, nolabait, hau da ospetsuena, dinosauroak liluragarriak zirelako, eta, seguru asko, baita berriena delako ere"”, “Chicagoko Unibertsitateko Sepkoski-k eta Raup-ek, itsasoko animalien datu-bilduma izugarri bat egin eta aztertu ondoren, ikusi zuten suntsipen bakoitzean itsasoko familien % 12 galdu zela, gutxi gorabehera, Permiarreko suntsipenean izan ezik; orduan, familien erdia baino gehixeago galdu zen, eta espezieen % 77-96”, “Periodo Permiarreko (orain dela 270 milioi urteko) fosil batzuekin ahaidetuta dago gaur edonon kaleetako apaingarri gisa jartzen duten zuhaitz hori”), Argia (“Ezagutzen den landare zaharrenetakoa da ginkgoa. Duela 300-250 milioi urteko Permiar garaiko fosilekin lotzen da”). Ez dugu aurkitu Permiko formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ZTH: Pérmico : Geol. Paleozoikoaren azken periodoa, Karboniferoaren eta Mesozoikoaren artekoa, 55 milioi urte inguru iraun zuena. Hiru serietan banatzen da: Lopingiarra, Guadalupiarra eta Cisuraliarra. Periodo horretan, narrastiak agertu eta trilobiteak desagertu ziren. eu Permiar; en Permian; fr Permien.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es Pérmico / fr Permien: Elhuyar: (adj.) permiar; (s.m. Geol.) Permiar / Nolaerran: - / Zehazki: permiar / Labayru: permiar / Adorez5000: permiko.

Bestelakoak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

permiar: J. Larrañaga (“Permiarraren amaiera”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak eta -tar osaerakoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ar/-iar: x-ar eta x-iar: ik. oharra s.u. arkear (permiko maileguak, adib., ez du onartzekoen gutxienekoa betetzen); orobat maiuskula/minuskula banaketari buruzkoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-07-17): Onartua: permiar

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.