Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza Jainko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

jainko
1 iz. Erlijio monoteistetan, izaki gorena, pertsona-izaera ematen zaiona eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. (J larriz). Sinesten dugu badela Jainko egiazko bakar bat. Jainkoak gauza guztiak dakuski eta gauza guztiak dakizki. Jainkoagan sinetsi. Jainkoa ukatu. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainean. Jainko gure Jauna. Jainkoaren grazia. Jainkoaren borondatea egiteko. Jainkoaren erreinua. Jainkoaren legeko aginteak. Jainkoagandik hartutako dohainak. Jainkoaren beldurra. Jainko handia, Jainko guztiz ahaltsua. Sei egunean sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. Abrahamen Jainkoa. Jainkoaren hiru pertsonak (Ik. hirutasun). Jainko seme gizon egina. Jesus, Jainko eta gizona. Jainkoaren Bildotsa. Jainkoaren beldurraren seinale hauek guztiak otoitzarekin etorri zitzaizkidan. Haren mezuak Jainkoaren herria bere ituna haustera eraman zuen. Hori bai, asteburuetan jai, Jainkoaren legeak agintzen zuenez. Behin liburu batean irakurri nuen nekeen saria Jainkoaren maitasuna dela.
2 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. Ik. jainkosa. Marte jainkoa. Greziar mitologiako jainkoak. Itsasoetako jainkoa. Jentilen jainkoak. Eguzkia jainkotzat daukatenak. Jainko gezurrezkoak gurtzen dituztenak. Jainko eroria dirudi gizonak. Honela, bere bizia galbidean ipintzen duelarik, jasotzen du bere burua, hilkorra izan arren, jainko hilezkorren gainetik. Jainko etsaiei, izadiaren indar itsuei alegia, gogor egitean dago gizonaren handitasuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Jainkoa luzakor, ez ahanzkor. Jainkoari otoi eginez, eta beharrari ekinez. Nori berea, Jainkoaren legea.

Aztergaia: jainko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: Jainkoagatik, Jainkoak daki, Jainkoa lagun, Jainkoaren izenean, Jainkoari esker, Jainkoari eskerrak, jainko txiki ; eta adibide gisa: Jainko Aita; Jainko gizona; Jainko-herria; Jainko Jauna; Jainko-legea; Jainko-semea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adierak zehaztu: 1) 'Jaungoikoa' 2) 'izaki jainkotiarra'. 2- Azpisarrera erantsi: Jainkoz || 1- Lehen adierari dagokionez, letra larriz idatzi behar dela adieraztea komeni da. Hiztegiko "Laburdura-zeinuak" zerrendan ez dugu, baina, halako erabilera-markarik ikusi... Halere, ekarri behar luke, gure ustez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-13): Lantaldeak proposatuak jasoz, bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, forma berririk orain erantsi gabe (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu bestelako azalpenak).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.