narrazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NARRAZIO

(lat. narratio –onis , kontaketa ekintza)

Hizkera arruntean oso ohikoa den terminoa da, izan ere, oharturik ala oharka bean, gizakiak narrazioak ekoiztu eta bereganatu ohi ditu uneoro, film, kronika, abesti, liburu, erreportaje eta abarren bitartez. Baina, adiera anitz dituen terminoa da narrazioa, kontatzearen prozesua adierazteaz gain, kontaketa prozesuaren emaitza bera ere adierazteko erabili baita (eta, are gehiago, emaitza horren atal bat edo ezaugarri bat ere adierazteko erabili izan da). Gainera, termino hori erabiltze an hartzen den jarrera kritiko eta teorikoak ere narrazioaren inguruko ikuskera eta adiera baterantz bideratzen du hiztuna.

Erretorika klasikoan narratio deiturikoa diskurtsoaren dispositioa ren atal bat besterik ez da. Argumentuaren aurkezpen ( exordio, proemio ) eta argudiatzearen ( argumentatio ) artean garatzen den atal horrek gertaeren adierazpena du helburu. Aurkezpenean modu laburrean azalduriko gertaeren azalpen zehatza garatu ohi da narratio atalean, eta argumentatio atalean harilkatuko diren argumentuen oinarriak eraikiz doa.

Erretorika modernoan narrazioa edo diskurtso narratiboa eduki edo materiala ren arabera sailkaturiko lau diskurtsoetariko bat da (azalpenezko, argudiozko eta deskriptiboekin batera). Joera horretan, espazio edo denbora hurrenkera bati jarrai tuz, fikziozko gertaerak kontatzen dituzten diskurtso mota gisa definitzen dira narra zioak. Hau da, teknika edo estilo narratiboa deiturikoa erabiliz eraikitako testuei ere narrazio deritze. Literatura genero zein (epopeia, eleberri, ipuin, fabula, elezaha rrak, mitoa...) literaturaz kanpoko testuen (kazetaritza, diskurtso historikoa, ...) esti lo ezaugarri bat adierazteko erabiltzen da, bada, gertaeren jarraipenaren harilkatzea. Gehienetan estilo deskriptiboarekin alderatu eta kontrajarri izan da. Deskripzioak denbora eta istorioa geldiarazten ditu, eta gertaeren kokaleku eta egoeraz mintzo da, eta narrazioan, aldiz, ekintza garatu egiten da denboran aurre ra eginez. Dena dela, G. Genettek (1966) adierazi bezala, narrazio/deskripzio biko tea ez da erabat simetrikoa: deskripzioa narrazioan sarbiderik egin gabe gara badaiteke ere, narrazioan ezaugarri deskriptiborik ez egotea zaila da. Ikus D ESKRIPZIO .

Bestalde, kontalari bat bitartekari duen diskurtsotzat ere hartu izan da narra zioa. Ikuskera horren arabera, narrazioan, hura ekoizten duen subjektuaren pre sentzia ageri da, eta hartara, narrazioa deskripzioarekin alderatzeaz gain, elkarriz ketarekin ere alderatzen da. Horrela, deskripzioak erakutsi egiten du ( showing ‘erakutsi’/ telling ‘kontatu’ bereizketa gogora ekarriz), elkarrizketak kontalaria ez diren beste ahotsak aurkezten ditu, eta narrazioan istorioa manipulatzen duen kon talaria dago, zeharka prozesu narratiboa biltzen duen egoeraren edo testuingurua ren zantzuak txertatuz. Ikus K ONTALARI , E LKARRIZKETA .

Narratologiaren eremuan, G. Genettek narrazio (narration) terminoa erabili zuen enuntziazio narratiboaren prozesua izendatzeko, kontatzeko ekintza bera adierazteko. Kontaketa ekintza bera kontaketaren azterketara bilduz, ordura arte bi alder ditan (istorio eta diskurtso) bereizi ohi zen kontaketaren azterketan hirugarren alderdi baten ekarpen arrakastatsua garatu zuen. Ikus DISKURTSO 6, ISTORIO, KONTAKETA, NARRATOLOGIA.

[I. R.]

B IBLIOGRAFI A G ARRIDO DOMÍNGUEZ , A.: El texto narrativo , Síntesis, Madrid, 1996 . R EIS , C. M., L OPES , A. C.: Dicionário da narratologia , Livraria Almedina, Coimbra, 2 . argit., 1990 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper