Orotariko Euskal Hiztegia

2 emaitza bilaketarentzat

herri (L, BN, S; Lcc, Volt 103, Mic 9v, SP, Lar, Aq 1375, Añ, Lecl, Gèze, Dv, H). Ref.: Lrq; AtSac 54 (que recoge herri "lieu" en puntos dispersos).

Tr. General en todas las épocas y dialectos. En DFrec hay 5283 ejs. En los textos más antiguos herri es 'lugar, tierra, país, etc.', si bien muy pronto (ya en Leiçarraga) comienza a designar tbn. a los habitantes (v. infra (2)). Sólo con posterioridad se documenta con el significado concreto de 'población, localidad' (v. infra (3)), sinónimo y/o sustituto de hiri / uri (q.v.). Entre los autores antiguos septentrionales encontramos ya en Voltoire con seguridad esta nueva acepción, que aparece con regularidad en los diccionarios desde Pouvreau; hay además un ej. en Axular de Korintioko herrian 'en la ciudad de Corinto', junto al mucho más frecuente hiri (Kartagoko hiria 31 (V 18), Ninive hiri 70 (V 46), Erromako hiria 31 (V 18), Galaadteko hirian 529 (V 340), etc.), y algún otro ej. aislado en el mismo Axular y en Etcheberri de Sara, en los que sin duda herri es cuando menos 'lugar habitado'. Por el contrario, la diferencia habitual entre herri 'país, patria' e hiri 'población' en los autores septentrionales antiguos se puede observar bien en el siguiente ej. de Etcheberri de Ziburu, en el que herri es, sin duda, 'lugar de origen': Bideori hartu zuten / Betleengo hirira, / manamendua zen legez / gizonaren herrira (Noel 48). No encontramos al Norte nuevos ejs. de la 3.a acepción hasta bien entrado ya el s. XIX, si bien se encuentra con regularidad desde la 2.a mitad de dicho siglo. Tbn. al Sur los textos anteriores al s. XVIII dan cuenta mayoritariamente de (h)erri 'tierra' o 'patria' (fJZ, RS, Escrituras de Andramendi, Landuccio, BBizk (cf. Lakarra ASJU 1984, 145), etc.); aparece sin embargo en alguna ocasión en Lazarraga con el sdo. de 'población, localidad', y hay Belengo errian en Zubia-Lezamis (1691-1699) y en Barrutia (Acto 112; usa tbn. uri exactamente en el mismo contexto: Belengo uria Acto 105; cf. PT 396), y es habitual con este significado en Ochoa de Arin, si bien no aparece nunca en Irazusta, ni tampoco con este valor en los vizcaínos Arzadun y Urquizu (que usan uri); en LasBer hay dos ejs. (errian 3 y erri onetan 9), en ambos traducido "en este Lugar". La nueva acepción se empieza a generalizar en los autores guipuzcoanos de la 2.a mitad del s. XVIII (pero cf., p.ej., la distinta interpretación que de herriarte hace todavía Larramendi frente a la más "moderna" de Duvoisin) y en los vizcaínos de principios del s. XIX.

La expresión -ko herria (Belengo herria, Gipuzkoako herria, etc.), que algunos tratadistas han rechazado como calco (cf. p.ej. Gte Erd 152), se encuentra en autores de todas las épocas, dialectos y niveles. Su alternativa, Belen herria, Gipuzkoa herria, es muy minoritaria: sólo la hallamos, en la mayoría de los casos junto a -ko herria, en el Cantar de Bretaña (Gipuzkoa herrian y Gipuzkoa herrira / Donostiako irian, ConTAV 5.1.1), Etcheberri de Ziburu (Italia herri famatukoa Noel 171 / Egyptuko herria Man I 36), Axular (sólo en Alaba-herri 17 (V 8) / Korintioko herrian 388 (V 254), como tbn. Etcheberri de Sara (Alaba-herriak 137 / Armeniako herrian 388)), Belapeyre (Züberoa herri hontako I 25 / Galileako herrian II 24), Maister (Züberua herriko XIV), Larreguy (Samaria herrikoa II 136 / Chanaango herriaz I 199), Xarlem (Lombardia herria 127), Bordel (Billafranka herrira 46 / Bankako errian 170), Hiribarren (Luhuso herria Esk 145), Duvoisin (Limusin herrian Lab 386), ChantP (Ezpeleta herrian 236), Inza (Israel erria Azalp 15 / Israelgo erriaren 54), Mujika (Amezketa-erri PAm 11 / Tolosako errian 39), Orixe (Provenza-erria Mi IV / Arlesko erria 133), Etchamendy (Ezterenzubi herria 48), Kirikiño (Bizkai-erriko Ab II 186), J. Etchepare (Baigorri herriko Ber 14 / Azkarateko herriaren 11), Iraizoz (Nazaret erria YKBiz 80n), Zaitegi (Tebe erri Sof 182 / Eladeko erriaren Plat 37), S. Mitxelena (Oñati-erri Aranz 40), la balada Ana Juanixe (Mutriku erri onian Balad 58), Munita (Geronako Esplugas erriak 140 / Ondarruko errian 86), Mirande (Gales herria Pr 249), Anabitarte (Legasa-erria Poli 104), Basarri (Eibar erria 47 / Eibarko errian 47), B. Enbeita (Zarautz erritik NereA 82 / Garaiko errian 234), Arradoy (Nafarra herria SFran 106), Alzola (Luzaide erriaren Atalak 123), Xalbador (Eiaralarre herri maitean Odol 143) y Casenave (Santa Grazi herria SGrazi 30 / Santa Graziko herria 126). Compárense tbn. los siguientes ejs. de Lardizabal: Efra bere errira (131), Gabaa bere errira (166) y Zesareako bere errira (493).

1. Región, lugar, comarca, país, patria. "Conquistar tierras, erriak irabazi" Lcc. "Tierra, naturaleza de cada uno" Mic 9v. "Herrikoa, qui est du pays" SP. "Lugar de cada uno, erria. ¿De qué tierra eres, de qué lugar? nongoa zera, zer errikoa, erritakoa?" Lar (v. tbn. Añ). "Región, hablando de las partes y divisiones de la tierra" Ib. "Tierra, patria, región" Ib. "Patrio, errikoa" Ib. "País", "patria" Lar, Añ. "República" Añ. "Herriko, indigéne, qui est du pays. Herriko arnoa, vin du pays" Dv. "4. Pays, lieu de la naissance ou du domicile habituel [...]. 5. Pays, patrie" H. "Herriko, 1. qui est du pays. Ene herrikoa da [...]. Herriko arnoa, vin du pays. 2. pris substantiellement, compatriote, ceux du même pays, avec leurs compatriotes" Ib. "Herriko (V, G, AN, L, BN, S), indígena" A. Cf. Gar (III 10), l. 21, c. 3: "Errioç, que significa tierra fría"; Ech 8: "Erriberri, que quiere decir tierra nueva"; Moret Invent 105, l. I, cap. V III, 14: "Ilumberri vale tanto como Tierra nebulosa, de Ilumbe nebuloso, obscuro, y erri Tierra"; y Htoy II 159s (1661): "Matelas, à la tête de l'émeute plus terrible que jamais, marcha sur Mauléon aux cris de HERRIA!!!, HERRIA!!! (Le pays! Le pays!)". Cf. Goñerri 'valle de Goñi', Estellerri 'Tierra Estella'. v. herrialde.

Tras fonte de herri (1000). Arzam 222. Petrus Ortitç de Deyerri (1227). Ib. Muntsarasko etseori obato dago eta erriori bere bai. 'E también esa tierra'. fJZ 99. Andre eder jentil batez hautatu zait begia, / herri orotan gauza oroz eztu bere paria. 'Dans tout le pays'. E 215. O heuskara, lauda ezak Garaziko herria. Ib. 257. Ikhas dezagunzat mundu hunetan herri arrotz batetan bezala iragaiten. Lç Ins C 8r. Akordadu eben joaten arzai baten figuran erri aetarik. Lazarraga 1146r. Bardin badozu adietan / erri artako berbaetan. Ib. (B) 1201rb. Lotsabageak erria bere. "La patria". RS 66. Erri negarrezko onetan. Bet 7 (Cap 7, VJ 14, Arz 22, Urqz 30, Añ EL1 7, CatLlo 6, KIkV 51, KIkG 34 erri, Lariz 5, CatBus 5, CatG 11 leku; en el resto hay balle o similar). Itsuen errian, okerrok errege. "En tierras de ciegos". RIs 55. Bere bekhatuak gatik araitzina Iuduak / munduz mundu herri gabe dabilltza basatuak. EZ Man I 68. Galilea bere herri / maitera doazela. EZ Noel 106. Indietako herri batzuetan. Ax 33 (V 19). Egotzi zutela Erromakoek herritik Anibal bere etsai handi hura. Ib. 30 (V 17). Herri prometatuan sarthu. Ib. 131 (V 86). Etzuen behin ere konpaiñiatan ibili nahi, eta ez hartako bazen ere, herriko kargutan ere sarthu nahi. Ib. 287 (V 192, que traduce 'cargos ciudadanos' pero parece más apropiado 'públicos'). Ene errian esan daroena legez. "En mi tierra". Mic 12v. Herriz kanpoan nenbilano. O Po 50. Herrik bere lege, etxek bere aztura. "Chaque pays". O Pr 229 (v. tbn. RIs 32 y Saug 189). Gu erreinu guztian / prebilejiaduak gara / Gaztela zar da barrian, / ez Gipuzkoako errian. BBizk 6. Ekhia jaikiten den herritik aspaldian jin zaikün sinheste hona. Bp II 109. Nihor ezta profeta bere herrian. ES 147. Bere herriko hitzkuntza. Ib. 170. Hitz arrotza khendurik, haren lekhuan herrikoa ezarriko zela. Ib. 165. Heriuaren itzalaren herrian desterratürik. Mst III 59, 4 (SP herri, Ip lür). Urrutiko erri batera bidaldu. Mb IArg I 94. O egiazko bizia dutenen erria! Cb Eg II 60. Emazte bekhatore handi bat, Samaria herrikoa. Lg II 136. Non hilen naiz? Etxean ala kanpoan? Herrian ala atz-herrian? Brtc 116. Deslürratiari herri bat dereio edireiten. Egiat 211. Zeruko erri zoragarria. AA III 341. Persia ta beste erri anitzetan. Izt C 209. Orkatzen herrian behin orkatz bat eritu zen. Gy 99. Erri beruetan. Ur Dial 40 (Ip herri, It, Dv toki). Beren herriaren bilha dabiltzala. Dv He 11, 14 (Lç, He, TB, IBk herri, Ol, Ker, IBe aberri). Zoin herritakoa zare? Laph 65. Gazte gaztedanikan / erritik kanpora / estranjeri aldean / pasa det denbora. Iparg 345. Frantzes herria laister halare / goratuko da lehen bezala. Elzb Po 203. Ama erri laztana! AB AmaE 59. Zazpi Eskualherriek / bat egin dezagun, / guziak bethi bethi / gauden gu eskualdun. Zby RIEV 1909, 396.

(s. XX). Bere sor-leku xumean ororentzat bizipiderik ez, [...]: horra zerk utzarazten dakon herria Eskualdunari. JE Bur 204. Lurbira guztiko erri ta itxasoak igaro ditut. Ag G 184. Zein dira katolikuok geren erriarentzat ditugun eginkizunak? KIkG 55. Herriko arno goxoenarekin. Barb Sup 2. Itsas-ertzean ixil-ixillik illen erria: / arrizko gurutz baten azpian bere illobia. Jaukol Biozk 36s. Indiyanuak deitzen yaken Amerikan izanda gero errira etorten ziranai. Kk Ab II 162. Erri-bako zaldun dongia. "Sin patria". Laux AB 99. Erri guztietako langilleok alkartu zaiteze. Eguzk GizAuz 67. Erri bateko erritarren artean sortu ditezken guduetan. EAEg 1-6-1937, 1741. Dinamarka, Norvega eta Suedia, hirur herri hoik bisitatu gei ditit. Mde Pr 37. Herriaren hegoaldean, batez ere, ugari ziren atzerritarrak. Ib. 209. Izketan ematen zun / Kastilla errikua. Auspoa 39, 129. Erromatarrak arrotz deitzen zien beren erriko etziran guztieri. Ibiñ Virgil 33n. Herri maitatzen ere etzinen zu txarra, / gudari bipil eta euskaldun suharra. Xa Odol 131. Aita Santuak, ikusirikan / errien arteko drixka, / gizadiari dei maitakor da / estuak egiten dizka. Olea 89. Ez geunke barriz ixurtu gura / gure errian odola. Ayesta 38.

"Herri arnoa, vin du pays" Dv.

(Usado en plural). Tierra(s), país. Es especialmente frecuente en la expresión gure herrietan. Eta barraiatu zen [mara]billa hau herri aietan guzietan. "Por toda aquella tierra". Ber Trat 113v. Utzi, utzi Gaztelako hitzera txoralda horri: Mairu kutsu, judu kirats, beltz eta billau usai geiegi dabil erri horietan. Lar Cor 153. Orietatik anitz bizi ziran Juda berean, besteak Parthoen errietan. Mb IArg I 356. Gure herrietako berri dakienak errexki sinhetsiko du hori. Dh 197. Erri zorijoneko oneek [Euskeera-errijak] badira txito entzute andikuak bai Europan ta bai ezaututen dan mundu zabalian. fB Ic I III. Bost urte iraun eban Octaviano Augustok gure erri oneetan egin eban gerriak. Astar II VIII. Printze bat bere herrietarik desterratua. Jaur 188. Au da gure errietan ikusten dana. "En nuestro país". It Dial 46 (Ur, Ip (h)erri(j)etan, Dv herri-aldean). Emendik prantzez anaien errietaraiñoko osterea berealaxe egingo dot. Ag AL 9. [Leku hetan] ez duzu belhar lipitsik ikusiko, ez eta, gure herrietan bezala, lurra beltz gizen, izerdia dariola. JE Bur 84. Gure errietako andrazko gustiak. Enb 145. Samariarren errietara ez sartu. Ir YKBiz 194. Gure errietako antziñako oitura polit bat. Lek SClar 109.

(Como segundo miembro de compuestos). Tr. Es muy común y algunos de ellos están muy lexicalizados; v. p.ej. ARROTZ-HERRI, atzerri; jaioterri, sorterri; dukerri; MUNDU-HERRI; goizerri. Lo emplean con especial libertad y frecuencia los autores meridionales de cierto nivel en el s. XX. Aire herrietan entzun ezak iborziria. EZ Man II 17. Mairu herriko mairu beltzak. Ax 93 (V 63). Latina etzen hitzkuntza arrotza arreba harentzat, zeren Latin herrikoa baitzen. ES 169. Non nágo? Nekazári errián, nekazári izerdiain útses ogi puskabát atratzeuntenén értean. LE Prog 124. Ijit-erritik irten ziranetik. Ub 28. Izar-erria dana osoro illundurik. AB AmaE 431. Alper-errian dagoz aloger ederrak / ta leku askotan dira gizon alperrak. Azc PB 320. Txarra da, irakurlea, anai-errien arteko aserrea. Ag Kr 172. Delfin-erriko goiko ibarretatik. Or Mi 42. Provenzako errege-erri ederra. Ib. 138. Dagigun arraun Izotz-errira. Ldi BB 138. Eriotzezko itzal-errian. Ir YKBiz 76. Mariñel-erria da Euskalerria. SMitx Aranz 231. Eskerrik ainhitz zure eskutitza gatik Txampain-herri zoriontsutik igorri didazuna. Mde Pr 35. Poz-zelaia, Agindu lurra... Itsasoan zegoen atsegin-herri hori itsaslariek ezin ikus zezaketen. Ib. 268. Mendi-galdorretik pake-erria ikusi ta biderik ez arkitu. "Patriam pacis". Or Aitork 182. Musika goibel bat entzun nahi zuen, ez latin-errietakoa inola ere, Alemania edo Rusiakoa baizik. Mde HaurB 26. Iparraldeko ugolde arek kristau erria ta Erromatarren Inperioa estali zuanean. Vill Jaink 182. Yoknapatawphako kondat-herrian. Lasa Poem 93.

2. (A DBols). Pueblo; nación. En esta acepción, herri suele tomar en casos locales los sufijos de declinación correspondientes a los seres animados. "Pueblo, 1.º conjunto de hombres, erri; 2.º conjunto de casas, uri. Muchos confunden una y otra acepción" A DBols.

Tr. Si bien se documenta ya en Leiçarraga y varios autores septentrionales del s. XVII y comienzos del XVIII, la documentación es sobre todo meridional desde el s. XIX, siendo especialmente frecuente en el s. XX. Cf. los siguientes ejs., que dan cuenta de la diferenciación septentrional entre herri 'tierra, lugar, país' (v. supra (1)) y populu (y variantes) (q.v.) 'pueblo, gente': Jarri zen ahuspez herriko pobluaren aitziñean. Urt Gen 23, 7 (Dv lekhu hartako, Ur lurreko); Gure herriko popülü xehiak hoiek hobeki ezagützen beitütü. Mst I 25, 8 nota.

Ioaiten zen harengana Iudeako herri guzia eta Ierusalemekoak. Lç Mc 1, 5 (He herri; Ir YKBiz 39 Yudea-erri, IBk jende). O Andre Birjina, othoi, herri hau begira ezazu gerlatik, izurritik eta gosetetik. Harb 78. Herrien ere bere erregeren edo bertzeren kontra iaikitzetik begiratzeko. Ax 25 (V 15). Zein [zure motila] apaindu baitzenduen / argitzat herri bilduen / begitart'aitzinean; / jenter gorde'agertzeko. O Po 63. Judako tribu edo herri guziak. Lg I 299. Babilonia zan horduan, munduan zan erririk andiena, indartsuena ta eskurik geiena zuana. Ub 51. Oraziñoaren bitartez estu ta lotu eutsazala [Moisesek] Jangoikoari eskuak, [...] kastigatu ez egian a erri bekataria. Añ MisE 22. Ejiptotik atera dozun erri au. Ur MarIl 22. Jainkoa bere erri autu aren erdian zegoala. Lard 84. Elizak biltzen ditu soska miliunak, basa herrietarat egortzeko egiaren predikariak. Hb Egia 103. Erri euskalduna. AB AmaE 359. Erri fededunaren salbatzalle. Ib. 28.

(s. XX). Noiz egin dio Jaungoikoak bere erriari mesede aundiagorik [...]? Inza Azalp 15. Lurreko erri guziak. Ib. 15. Erri jakintsuak jausi dirala beti erri kirtenen menpian. Kk Ab II 110. Izkera oietarik bat [ingelera, prantzera...] aukera dezagun errien arteko artu-emanetarako. Ldi IL 137. Erriagatik iltzea. Ir YKBiz 360. Bere erriaren etsaiak. Ib. 343s. Berau gertatu zan indoeuropatar errietan ere. JMB ELG 79. Erri onenganako mattasunak olerkijetara nauzu. Laux AB 14. Erri bezela iraun al izateari eutsi nai dio [Euzkadik]. "Como pueblo". EAEg 18-11-1936, 326. Diru au erriak ematen duana izaki. Ib. 18-12-1936, 578. Bi edo iru osakindegi arkitzen ziran gauez erriari irikita. "Al público". Ib. 7-6-1937, 1777. Bai, euskaldun bihotzak piztuko dirade / badirenaz geroztik, preso ala fraide, / pairatzen dakitenak Herriaren alde. Iratz 185. Herri baten jolasketak folklore izendatu ohi dira. Mde Pr 41. Guti dakigu segurki gure herriaren historia zaharraz. Ib. 220. Italiar erriaren sortze aurretik. Etxde JJ 239. Gainorentzeko erriengandik erabat bakanduta bizi ziran. Zait Plat 116. Euskeria gure erriaren anima ber-bera izanik. SM Zirik 41. Alakoa eztute makurtuko ez erriak eman agintaritzak, ez erregeen purpurak. Ibiñ Virgil 92. Herria da gorputza, hizkuntza bihotza. Xa Odol 180. Askatasun guztiz erriak aukeratu eban Gobernuaren kontra. Gerrika 57. Euskaraz ariz jende helduekin eta erdaraz haurrekin, norat ari da orduan herria? Larre ArtzainE 299. Ez da hain erraz herri bati mende luzeek eman dioten muina eta pentsabidea aldatzen. MIH 120. Zenbait gogoeta, zenbait ideia, Europako herri landu guztienak dira, ez batenak edo besterenak. Ib. 251. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Ib. 339. "La place du Peuple" eman nahi badugu aditzera, Herriaren plaza beharko dugu esan [ez Herriko plaza]. MEIG VI 171.

(Como primer miembro de compuestos, con el sdo. de 'civil, referente a la población, los ciudadanos). [Batzaren] lendakari ixanik Erri-Gobernadoria. "Gobernador civil". (1918). ForuAB 139. Erri-gerra artan elkar urratzen ari izatea erdiragarria zan. Or SCruz 33s. Erri-gudak dakarzkin arriskuetatik beroiek aldentzea. "Guerra civil". EAEg 13-10-1936, 37. Geure lagi-arauzko erri-zainketarako oztia. "Cuerpo de policía". Ib. 9-10-1936, 7 (v. ertzaintza). Erri-osasunaren aurkakotzat artua. "Salud pública". Ib. 5-11-1936, 223. Erri-Arkibide baiezpenak. "Certificaciones del Registro Civil". Ib. 27-4-1937, 1572. Herri-gobernu gaietan. MIH 187.

(Como primer miembro de compuestos, con el sdo. de 'civil'; 'público'). "Escuelas públicas, Erri-ikastetxeak" EEs 1917, 150. Arazo au erri-ogasunari dagokijo. ForuAB 71. Erri-Bazkunetiko soroskiak (Subvenciones de Corporaciones públicas). Ldi IL 120. Balioa erri-dirutzari eman dezaiotela. "Erario público". EAEg 8-11-1936, 247. Euzkera, gazteleraren berdiñean erri-izkera aitor dala-ta. Ib. 11-10-1936, 21. Erri-idazkiei buruzko gezurrak zigortzeko. "Documento público". Ib. 5-11-1936, 220. Ez du ordea ezer aundirik egin izan erri-ikastoletan eta ikastola itxietan. "En el régimen escolar, tanto público como privado". Ib. 31-1-1937, 943. Erri-lanariak merezi izan ditzaketen aipamenak. "Funcionarios públicos". Ib. 8-4-1937, 1461. [Ondorengo oinordeak] ikasgua, iauretxe bailitzan --erri-ogasun bezala, alegia--, eraendu ta erabili bear zuen. Zait Plat 22. Herri legeak iragaitean Jainko legezko hesiak, / giristinoak aurkitzen ditu buru hauste bereziak. Xa Odol 220.

(Como primer miembro de compuestos, con el sdo. de 'nacional'). Euren arerijuai baño kastigu latzaguak emoteutsezanak, erri-kaltegarrijak zirianai. Mg PAb 213. Erri saltzaillea. Ag AL 85. Olerkaria deritzan gizatxoro ori gabetanik, ezta ezagun izan ez erri-pizkunderik, ez-ta erri-elerti-betetasunik. Ldi IL 37. Euskerak eman digu erri-izena. Ib. 67. Herri kontzientzia egiazko baten hutsunea. Mde Pr 44. Beren herri nortasuna egiten dutenak [...]: hizkuntza, lege ohitura eta gizarte ohitura, arraza batasuna, etabar. Ib. 44. Naparrok erri kontzientzi geiago artzen daben arte. Gerrika 274.

Bitarte onetan erri aldaketarik [='migración de pueblos'] emen ezagutu ez dala. JMB ELG 24.

(Como primer miembro de compuestos, con el sdo. de 'civil (no militar ni eclesiástico)'). Bilbaoko Erri-Gaxotegian. "Hospital Civil". EAEg 13-12-1936, 535. Erri-Zuzentza lanari dan iñor, gudaritu ezkero, Guda-Zuzentzan ere lanari izan ditekela. "Administración de justicia civil". Ib. 9-6-1937, 1785. Erri-agiriak legez zetozen, baiña eliz-papelik etzan tartean. NEtx LBB 51.

(Como primer miembro de compuestos, con el sentido de 'civil (derecho)'). Erri-Legediaren 86gn. atalaren azkenengo zatian. "Código Civil". EAEg 5-11-1936, 219.

(Como segundo miembro de compuestos). Ezen hark iduri likek gaixto idolatria / zerengatik azotatu baitut Iudu herria. EZ Man I 29. Zuri oraiño zordun zaitzu / giristiño herria. EZ Noel 176. [Lege] aren indarrak daragio txindurri-erri osoari. Ldi Y 1933, 85. Giza-enda --giza era, giza-erri-- bakoitzak eder-era berezia dakar. Ldi IL 125. Apostoluak berriz yentil-erri guziak Elizara ekarri zituzten. Ir YKBiz 450n. Erle erria. Ibiñ Virgil 107. Nafartar, Español, Portuges eta Frantsesek moldatzen zuten istudiant "Herri" bera. Ardoy SFran 86.

Pueblo, gente (llana). "Horrek herriko euskara erabiltzen du (G-azp), orrek erriko euskera egiten du (AN-gip), emaiten (BN-arb)" Gte Erd 152. "Idazle herrikoia zen: herri idazlea zen (G-azp), herriko idazlea zen (V-arr, G-azp-goi)" Ib. 198s. "Herriko bertsoak (G-azp, AN-gip, BN-arb)" Ib. (en vez de bertso herrikoiak). v. infra HERRI XEHE. Tr. Muy empleado al Sur en el s. XX.

Eztut edireiten ezen Iudas, Iaunaren saltzaillea, nehork kondenatu zuela, ez Pilatusek, ez herriak. Ax 435 (V 283). Bere euskera klaru, egoki ta errikoai akomodatu ta zegokienean. Cb EBO 60. Salbazioko bidea erriari erakusteko. Lard 486. Gero azkenean oro herriak jasan. HU Zez 189. Erriak berba egiten daben gisara. Ag AL 110s. [Jesus] eroana izan zan erriaren aurrera. Itz Azald 34. Ustez erriarentzat bakarrik asi nintzan lana egitten aurrenean. Inza Azalp 5. Abarrakin erriaren erraietara eldu zalako gure Kirikiño. EArzdi in Kk Ab II 5. Aundikien eskupetik erria atera zanean. Ldi IL 165. Erriak asmatu ditun dantzak. Ib. 126. [Apaiz jauna] erriagana itzuliz. Or Eus 333. Ez dezagun erria gogait eragin irakurgai ulerkaitzez. Etxde AlosT 12. Neurriz jokatzen badegu, erriak euskera irakurtzeko oitura artuko du. NEtx Nola 6. Emen datozan ipuiñetatik askotxo edonun zabalduta dagoz: eztira iñorenak, eztabe jauberik. Erriarenak dira. Vill in Bilbao IpuiB 5s. [Itz auek] izkuntza landuan erabiltzen direla xoilki; erriaren aotan nekez entzungo dituzu. Vill Jaink 141. Ori bera azaltzen du ere, len esan degunez, Donibanen bertsoak duten erriagandiko ekarriak. Gazt MusIx 167. Baleiteke [ipuin batzuk] erritik zuzen-zuzen arturikoen antza eukitea. Alzola Atalak 147. Erriko jendien aotik. Ib. 124. Bertako erriko euskerea erabilten dabe, erritarrena. Ib. 123. Ez da aitzakia txarra izaten edozertarako ezin mintza daitekeen herri ixil hori. MIH 171.

Gora erri langillia! Ag G 355.

(Como primer miembro de compuestos, con el sdo. de 'popular'). "Herri-idazlea zen (G-azp)", "herri joera du orrek (G-azp)", "erri kantak maite zituen (G-azp)" Gte Erd 198s (en el resto de los lugares, y tbn. en G-azp, emplean herriko y, mucho menos frec., herriaren). v. herrikoi (2). Herri tribunalak. Prop 1906, 144. Bizkai-Aldundiaren Erri-Irakaskuntza-Batzordearen arduraz. KIkV 1. Erri-iritzia nai zenduten eta egin da: Catalunya osoak Estatutoaren alde bota du. Ldi IL 26. Erri-bertso goxoak. Or Eus 16. Erri-jaurgo edo errepublikea. Eguzk GizAuz 43. Paganu-usain gehiegi zeukaten herri sinespenak. Mde Pr 265. Erri anima ausnartu dek ik / gutxik egin duten eran. Basarri 57. Erri-zantzu aundia dute bibion olertitzak. Gazt MusIx 161. Erri-izkuntza apala bere iardunetan erabilliaz. Ibiñ Virgil 22. Balada eta errikantu finlandiarrak. Alzola Atalak 95. Arrotz horren gogoan beharrez barnatu / edo zure burua nahiz enganatu, / herri aiherkundea duzu zu ganatu. Xa Odol 242. Erri-kiroletan lana egiten duten bi lagun. Albeniz 265. v. tbn. Zait Plat 119. Vill Jaink 186. Etxba Ibilt 453.

[Herri-literatura definitzeko orduan] nondik Uztapideren liburua ["Sasoia joanda gero"] herri, eta nireak, kasu, ez herri? BAtx Eusk 1992, 532.

3. (V, G, AN, L, BN, S; Urt I 6, Ht VocGr, Lar, Añ, Arch VocGr, VocBN, Gèze, Dv, H). Ref.: A; Bon-Ond 765 y 828; Lrq; Holmer ApuntV; Iz ArOñ; Etxba Eib; Elexp Berg; Gte Erd 152s; AtSac 56 (que recoge herrirat, herri(a)lat "au village" en todos los lugares encuestados, salvo algunos puntos en que contestan con herrizka, plaza, karrika o elizathe); EAEL 71 (que recoge herri "village, pueblo" en todos los lugares encuestados, salvo en Uztarroze (R-uzt), donde sólo da ídia). Pueblo, población, localidad (puede referirse en principio a cualquier entidad de población: aldea, pueblo, ciudad...). En Barbier se encuentra ya la oposición moderna 'pueblo/ciudad' con herri/hiri. Muchos autores, sobre todo guipuzcoanos, distinguen herri handi 'ciudad' / herri txiki o bien herri koskor 'pueblo, aldea': cf. p.ej. Gketx Loiola s.v. merkatu: leen erri aundietan egiten ziran [berbenak] eta orain edozein erri-koxkorretan. En algunos sitios se opone a baserri 'caserío': cf. p.ej. "Goizuetan baserrikoa da (AN-gip), Goizuetan herrin bertakoa da (AN-gip), [...] Goizuetan errikoa da (AN-gip)" Gte Erd 190 (junto a karrikako, kaleko, etc. de otras zonas). "Village" Ht VocGr 437. "Aldea, erri txikia" Añ. "Village; commune" Dv. "Village, bourg, pour opposition à uria, hiria, ville" H. "Pueblo, población. En el sentido de 'lugar habitado', como en el de 'gente habitante'; aunque tal vez la segunda acepción no sea más que extensión de la primera" A. "Commune administrative" Lrq. "Por cambio semántico, pueblo, villa, ciudad, agregación urbana o edilicia. sinón. uria" Etxba Eib.

Ene erriti oi ta zurera / badago bidazidorrik. Lazarraga 1195r (cf. ib. (B) 1205v Napol erri noblea da, que puede referirse tanto a la ciudad como al reino). Zanbat lekoa dire orayio hamandik lehenbiziko ostatu edo herriraño? "Village". Volt 135s. Kontatzen du Aulo Geliok Korintioko herrian zela Lais zeritzan emazte eder bat. Ax 388 (V 254). Nola herrietarik urrun baitzegoen [Paulo abadea], gehiago baitzekarkeien garraioaren gastuak obraren balioak baiño. Ib. 23 (V 13). Belengo errian. Zubia-Lezamis TAV 3.1.29. Nahi dut jakin dezaten gure ondokoek, zein herri diren Laburdiko Andre dena Mariako Iphizpikutasunaren azpikoak. "Loca". ES 160. Jai egunean bere erritikan beste batera meza entzun bage irten zebanak. OA 151. Nazareth zeritzan erri batean. Mb IArg I 169. Askok esan oi du [...] erri bakoitzean bere euskara dala. Cb EBO 11. Bere herrietarat [...] bihurrarazteko moienen eta bidien idekitzea. Iraultza 102. Euskal erri askotan. Mg CO 130. Bilbaon, Donostian eta beste komerzioko erri andietan. AA II 189. Berbeetia imini dot neure errikua: dakidana. fB Ic I VIII. Jadanik pratikatzen den bezala hainitz edifikazionerekin asko herritan. MarIl 7. Erri onetako [Oñatiko] mendietan. Izt C 72. [Debak] jarraitzen du bere joaira Ezkoriatzako Erriaren erditik. Ib. 111. Herri batean berrehun etxalde balin badira. Dv Dial 67 (It, Ur, Ip (h)erri). Jendia franko inguratu da / kanpotar eta erriko. EusJok II 88. Etxe artan ezezik erri guzian ere negarrez urtzen etzanik etzan. Arr GB 7. Herriko liburuek erraten ditek. Elzb PAd 83. Haien üngürian herri bat altxatu zen laster. Ip Hil 194. Herriko alkate jaunak. Zby RIEV 1908, 85.

(s. XX). Elizjai-aldiak dagozan toki guztietan agertuko dira beti arranondotarrak beste errietakoak baño errezago. Ag Kr 215. Erriko aberatsenak. Echta Jos 346. Nai nuke atera probintziyako diputadu nere erritik. Iraola 128. Erri txikietako zalduntxoak. Ag G 162. Erriko jaietan bezelaxe apain. A Ardi 62. Herriko jende guzia. Barb Sup 39. Urthe pare bat edo gehiago hirian egonik, herrirat ethorri. Ib. VII. Ezi lan hanitx bazian herrian eta hanitxez haboro herri aizuetan. Const 42. Legez egina izan da / herri... Ezterenzubi; / ondoko urtean aldiz / azkenean parropi. Etcham 111. Agindu onen mende dauden erriak abetxek dira. "Pueblos". EAEg 31-10-1936, 181. Badakigu herriko xaharrek erranik. Zerb Azk 32. Amikuzeko erri koxkor baten zegon bikario. Etxde JJ 97. Errirako bidea zubian barrena dijoa. Anab Poli 105. Gure erri onetan [Eibarren]. SM Zirik 123. Zuriak eta moruak nastuan ibiltzen dira Aljeren; erri berrian zuriak geiago. Anab Aprika 15. [Melika] len mozabtarren erri santua izana da. Ib. 54. Erritik iru bat kilometrora. Salav 10. Errira jeisten zan bakoitzean. NEtx LBB 92. Len bezela bertsotan errietan ibiltzeko modua izan banu. Uzt Sas 22. Antzokia herriko plazan eraikitzen zuten taulaz. Lf in Casve SGrazi 9. Astiasu ta inguruko erri guztietako jendeak. BAyerbe 133. Bere erriko jaiak zirela. Gerrika 47. Ez zuen berdin balioko batere hiriko apez izaitea, edo gure herri ttipietakoa. Larre ArtzainE 190.

(Como primer miembro de compuestos). Herri sartze orotan Eliza ageri. Hb Esk 200. Erri-sarreran. Ag Kr 216. Arrika egitten eutsen, erri-mugaraño euron atzetik juanaz. Altuna 94. Sartu zan trenian erri-lagunekaz. Kk Ab II 82. Azken aldikoz erri-ikulluan / uts arkituko ganbela. Or Eus 331. Kanpotarrik be ikusi genduan ugari. Erri-notintza be asko erdu zan. Euzkadi 16-12-1936 (ap. Alkain 160). [Txalo,] erri-ongilleak orrela goratzen dituzten erriai. Munita 125. Euskaltzale bazkunen batek herri-izenak euskaratzeaz erabaki bat hartzen ez duen arte. Mde Pr 247. Goizeko amarretan zegon erri-meza. Uzt Sas 315.

(Como primer miembro de compuestos, con valor opuesto a 'campo'). Ostuten deuskubez batzuk erri-lapurrak, ta ez gitxi basa-lapurrak. Mg PAb 109. Eskerrak emanik Erri Saguak, jarraitu zion Basotarrari. VMg 11. Inguru au ganau eta lurgintzatik bizi da geiengua; euren aita be azken urtietara arte be bai. Baña gaur, guztiak erri biarretik bizi dira. Gerrika 290.

(H). Conjunto de los habitantes de una población. Es especialmente frecuente en la expresión herri guz(t)ia 'todo el pueblo'. Bere familia añ ederki gobernatu izan zuen, non erri guzia marabillaturik zeukan. Cb Eg II 200. Erri guztijak ao batez alabeetan ditu eureen juizijo ta ontasuna gaitik. JJMg BasEsc 254. Erri eder alaia / Donostiakoa, / jende maitagarria / pare-bagekoa. Echag 222. Herri guzia jarri zauku / aldi huntan minbera, / buruzagiek dutela egin / zarkeria sobera. Bordel 90. Erri guziak daki zu emakume on bat zerala. Lard 161. Bereala elgar hartu zuten herriak eta erretorak. HU Aurp 110. Erri guziak aotan darabill. Urruz Zer 27. Herri guziak ja begietan duen salataria. Barb Sup 3. Zuk egindako tratuarekin / arritzen dago erriya. Tx B 171. Barkoxeko erri guzia kutsuturik zegon. Etxde JJ 178. Arrasateko erri, apaiz eta agintariak. [...] (Prozezioan sartzen dira. Koplariak asi ta erriak jarraituko du kantuan). NEtx Antz 64 (acot. escén.). Udaletxera bildu dedilla erria, danok ezagutzeko dakarren berria. And AUzta 91. Familia guziak galdegin zuen bataioa, eta gero herri guziak! Ardoy SFran 166. Poema oni abegi beroena egin zion Erromako erriak. Ibiñ Virgil 48.

Pueblo (como institución, municipio). "Autorité locale, publique" H. "Errixana, (adj.), municipal, del común. Lenago, saill aundixak ziran errixanak" Etxba Eib. Erriaren artu eman edo errenten gañean. Cb Eg III 357. Erriak dituan ordenanzak. AA III 410. Ateraten dau errijak meza bat gatx au kendu dedin. Astar II 214. Ea zeure erruz bear eztan auziren bat Erriak edo besteren batek darabilenez. Añ EL2 144. Beste mila lüs herriari behar düzü emanerazi. 'A la commune'. Etch 496. Aralar mendiko baso andiak, Errenteriako Erriarenak. Izt C 134. Erriak egin zuala, aruntza juaten zan jendiak aterpia izan zezan, eta erriana zala etxe ura. Bv AsL 188. Ez du, ez gobernamenduak, ez departamenduak, ez herriak egundaino ardit bat eman. HU Zez 164. Erriak zaragi bat ardao emongo eutsiela [estropadakoai]. Ag Kr 54. Herriko sosak joan dira / Obra horren gainian. (1919). LuzKant 78. Urteko eun da berrogei ta amar bat milla pezeta uzten omen dizkiote erriari [pago eta piñuak]. Munita 113. Atxine baso ta mendi guztiek errienak ei zirean. Akes Ipiñ 25.

(Como primer miembro de compuestos). "Herri-eskola (EskLAlm 1882, 2), école communale" Dv. "Erri-ganadue iñorena eztan abereari deritxo" Larrak EEs 1927, 93 nota. Cf. HERRI-BASO, HERRI-SAIL. Herri eskolak edo eskola komunalak frerer eta serorer idekiak asko tokitan. EskLAlm 1883, 1. Herri-eskola Jainko gabe hura. HU Zez 111. Arazo au ondo irabiltzia ondo datorkijue erri-aldunai. "Encargados de la gestión administrativa municipal". (1917). ForuAB 71. Errikutxatik batzaldirako zenbat diru jartzen duten. "Fondos municipales". ForuAG 335. Erri-auteskundiak. Enb 206. Erri-idazkaria (secretario municipala) zan. Kk Ab II 103. D. Inozenziok zugaitz-berritu ta piztu arazi zualako, izena aldatu ta ordutik erri-paperetan izango da "Munita-baso". F. Labayen in Munita 9. Erri-mendiak izan bear zuten. JAzpiroz 70.

(Como segundo miembro de compuestos). v. AUZO-HERRI, alberri, baserri. Amezketan, gaitz izenez jolasean euli-erri esaten dioten Gipuzkoako erri txiki menditsuan. Muj PAm 5. Prantziko muga-erri batean. Or SCruz 117. Artasoroak, pagadiak, belardiak eta sagastiak bitxiztatzen due legor-erri oien [Tolosa, Azpeiti, Aia...] gerriko apaña. TAg Uzt 93. Kosta-erri ia danen oitura. SMitx Aranz 237. Itxas-errian egon ezkero itxas jenerotik jan biar. SM Zirik 24. Luzaroagoan gelditu bide zan Heliopolin. Eguzki-erri ori [...]. Zait Plat 13. Kaxba-erria, erri zaarra, mendi koxkor baten gañeraño igotzen da. Anab Aprika 17. Badira Euskalerrian gutienez hiru apoerri: Durango, Azpeitia eta Goizueta. PPer DV 28-IV-1993.

4. Parroquia. "Paroisse" SP, Ht VocGr. Herriko Mezan aurkhitzen ziren. "À la Messe de la Paroisse". Birjin 89. Jaun Aphez hark eragin zuen bere Herrian bere gostuz marmolazko aldare eder-eder bat. Ib. 351.

5. (c. sg. A; Dv, Zam Voc). "Il s'emploie adjetivement dans la conversation, quand un individu interpelle quelqu'un en l'appelant herri, c. à. d., compatriote" Dv. "Compatriota. Es palabra vulgar. Erri, ator onera (G), compatriota, ven acá" A. "En lenguaje familiar, se suele emplear además con la significación de 'compadre'. Ori eztago ondo, erri, éso no está bien, compadre" Zam Voc. Cf. LexBi: "Erri [...] aquí se toma en sentido de aldeano, campesino". Bapo erri! Ori dek, ori, lagun zarra izatia. Alz STFer 143. Kaxo, erri! diyo beste batek, eskua bizkarrian pasiaz. Iraola 134. Eseri ta euskeraz mintza gaitezen, Erri. A Ardi 57.

Zuen erri edo lagunen artean. Bilbao IpuiB 73.

6. Tierra. Arbole kuek [izeiak eta lerrak] sortandren errian, apoderatandra berze arbole guziuetaz. Mdg 130.

(AN-arce-erro, Ae, R; Aq). Ref.: A; EI 384; BAP 1966, 288. (Como segundo miembro de compuestos). Terreno. "Tierra sembrada de maíz, arterria; de lino ligerria, y así de lo demás (AN)" Aq 595. "Sufijo que indica un campo sembrado. Garierri, campo sembrado de trigo. Oloerri, campo sembrado de avena" A. En EI 384 se recogen varios ejs. de Oroz-Betelu (AN-arce: baberri "babendako alorra", txitxirierri, oloerri, lanterri, alguna vez -eri: oiñteri) e Iriberri (Ae: oloérria, zalkérria, añaguérria, gariérria, garagaérria, eruérria, babérria, ilarrérria, alguna vez -eri: artoéria, pataéria). "Con nombres de plantas, aixkolerri, arterri, eruerri ('campo sembrado de yeros'), galterri (de gari 'trigo'), zalkeri, etc. en Ostériz, Esteribar" BAP 1966, 288. Cf. Tipulerri, térm. del valle de Arce (Usoz) y quizá tbn. Urrüxterri, nombre de un monte y caserío entre Andoze y Santa Grazi (S), que Peillen interpreta Urritz-herri (FLV 1991, 101). Cf. arterri, dailerri, liherri. Izeia eta lerra aztandra oxezkietan; bagoa sierretan; aretxa ikialtetan; eta artakarroa peña errietan. Mdg 130.

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.