JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: komun, amankomun, erkide (tresna komunetan / amankomunetan / erkideetan)

Hurrengo esaldien artean zein da egokiena?

  1. Euskadi.net-eko tresna komunetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.
  2. Euskadi.net-eko tresna amankomunetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.
  3. Euskadi.net-eko tresna erkideetan, eduki-kudeatzaileak automatikoki sortzen ditu URLak.

Bestalde, zuzen-egokia al da Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia?

Lehen galderari dagokionez, hirurak dira egokiak, Euskaltzaindiaren Hiztegian komun, amankomun eta erkide hitzen definizioetan ikusten den moduan. Hala ere, lehenak (tresna komunetan) dirudi arruntena. Zientziako eta teknologiako euskaran, ohikoa da komun hitza erabiltzea izenondo eta izenlagun moduan, Euskaltermeko termino hauetan bezala: atebide-interfaze komun, base komuneko konexio, erabilera komuneko tresna, faktore komun, izendatzaile komun, prestakuntza teoriko komun, zatitzaile komun, zehaztapen tekniko komun, izenburu komun, ebaluazio-esparru komun… Izan ere, komun hitza, nazioartekoa izateaz gainera, tradizioduna da. Adibidez, Leizarragak, Axularrek eta Mitxelenak erabili zuten. Amankomun hitza berriagoa da, eta ez du tradizio idatzirik.

Bigarren galderari dagokionez, Erabakiak komunean hartuko ditugu esaldia ez da egokia. Erabakiak NOLA hartuko diren adieraztea da esaldi horren helburua. Horretarako, ez da beharrezkoa komun, amankomun edo erkide erabiltzea; nahikoa da, adibidez, Erabakiak denon artean / batera hartuko ditugu esatea, modu bihur-arrotzik asmatu gabe. Baina, hitz horiek erabili nahi izanez gero, komun izan, amankomun(ean) izan, erkide izan esapideak erabil daitezke: Bi planoerdik komun duten zuzenari ertza esaten zaio. Administrazio publiko guztiek erkide duten administrazio-prozedura. Artista haiek amankomunean zuten gauza bakarretakoa zen.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, lokuzioak/kolokazioak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper