JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ezin izan (ezin izan nintzan joan / *ezin izan nuen joan; ezin nintekeen joan)

Nola esaten da no pude ir / je n’ai pas pu aller euskaraz: ezin izan nuen joan ala ezin nintekeen joan? Euskaraz desberdintzen al dira hube podido / eût pu eta gisakoak?

Ahalezko laguntzaileaz baliatuz gertatzen den aditz-jokoan ez dago iraganerako forma bat besterik: ezin nintekeen joan nahiz ezin joan nintekeen. Horiek, jakina, ezin dute eman aspektu burutuaren ñabardurarik. Beraz, no pude ir / je n’ai pu aller bezalakoetatik urrun samar gertatzen dira.

Hala ere, badira zenbait perifrasi, beharbada hurbilagotik erantzuten ahal diotenak gaztelaniazkoari eta frantsesezkoari: ezin izan nintzen joan, ezin joan ahal izan nintzen... (ez *ezin izan nuen joan, laguntzailea joan aditzaren araberakoa hautatu behar baita); edo baita ere ez nuen joaterik izan.

Baina azken hori bezalakoak ezezkakoetatik kanpo ez dira gomendagarriak. Alegia, izan nuen joaterik baino hobe joan ahal izan nintzen; bestalde, bazeukan joatea eta horrelakoen ordez ere, hobe joan zitekeen esatea.

 

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper