Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza ote bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

ote1
iz. Ulex generoko zuhaixken izena (Ulex sp. ). Otea eta txilarra sortzen diren lekuetan. Nafarroako landak, otez eta iratzez jantziak. Inguruko sasi eta oteak garbitzea. Oteak ebakitzea. Haritza adar hutsetan, otea loretan. Ez da, bada, udaberria, larre oteari su emateko? Otea, eta hura ere jo gabea, bakarrik ematen zaiela bazkatzeko. Karobirako otea.
ote2
1 hizkl. Hiztunak, galderetan, zalantza adierazteko edo azpimarratzeko erabiltzen duen partikula. (Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ezkerrean ezartzen da). Etorri ote da? Zer ikusi ote zuen? Ote da munduan bat ere halakorik? Ba ote da hau bezain gauza ederrik? Ez ote da gertatzen entzule batek batera eta besteak bestera aditzea? Horren sentikorra ote da oraingo jendea? Ze izen arraio ote da hori? Horrela ote da? Gurea ote dugu Baroja? Zinetan uste ote du X-k hori? Zer gertatu behar ote du? Bide zuzenagorik ez ote dago?
2 (Zehar-galderetan). Begira etsi ote duzun. Ez dakit, ordea, horien balioa goregi jasoa ez ote daukagun. Galde daiteke orain ea haren alde ote gauden ala kontra. Dudan irudia zuzena ote den, nola jakin? Beldur naiz zenbaiten gogoan ez ote dudan ez dagokidan itxurarik. || Hauetatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da.
3 (Aditza ezabaturik). Atsotitz horien hizkera, nongoa ote? Hitz hori, Axularrena ote? Zergatik ote? Bai ote? Zorionekoa ote, edo gaiztokoa, hori ez dakit.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.