Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ogi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ogi
1 iz. Irinez (eskuarki gari irinez), urez eta gatzez osaturiko orea legamiaz altxatuz eta labean errez egiten den jangaia. Ogia eta ardoa (Ik. ogi-ardo). Ogia eta jakia. Ogiaren mamia eta azala. Ogi biguna. Ogi lehorra, idorra. Ogi txigortua. Ogiz ase. Ogi bedeinkatua hartzean. Hamaika labealdi ogi. Gizona ez da ogi hutsez bizi. Ogi mokadu bat gabe. To, ogi zati bat, eta ez ezak egin zaunkarik. Ogi mokorrak. Ogi orea. Ogi txigorgailua. Ogi-, ardo- eta haragi-saltzaileak.
2 iz. Ore horretatik labean sartzen den zati bakoitza, forma jakina duena. Ogi biribilak. Zenbat ogi dituzue? Bost ogi eta bi arrain. Bi librako ogia. Ogi erre berri bero-beroak. || Garagar ogia.
3 iz. Hazkurria, jatekoa. Ene lanetik atera behar dut ene eta haurren ogia. Emaguzu gaur gure eguneroko ogia. Eguneroko ogia irabazteko. Zeren zure hitza da arimako ogia.
4 iz. Batez ere Ipar. Garia. Ogia erein, bildu. Ogi jorra. Ogi metak. Lur guztiak ogi alor eta mahasti bilakatuak.

Esaera zaharrak

Bati harriaz, bertzeari ogiaz. Etxean ogia ezin jan, eta Arangurenen artoa. Ogia lehenago ora baino. Ogi gogorrari hagin zorrotza.

Aztergaia: ogi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ogi, ot-.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'jangaia'. 2 Batez ere Ipar. 'garia' / AS: ogi-zuhaitz Artocarpus communis.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa erantsiz, adieren arabera: (1) ogi-apurra, ogi-azala, ogi-bihotza Ipar., ogi-birrina Bizk., ogi-koskorra, ogi-mamia, ogi-saltzailea, ogi-txigorgailua, ogi txigortua; (2) ogi-irina.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ogi-zuhaitz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 jangaia; 2 (Ipar. batez ere) garia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "Iparraldeko adieren berri eman behar" (1993-02-20)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.