Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nor
1 izord. Zer pertsona? (-r- bakunarekin. Galdetzailea). (Pertsona bat edo pertsona bat baino gehiago adierazteko erabiltzen da). Ik. zein 4; nortzuk; zeintzuk. Nor da hau? Nor etorri da? Lehenbiziko maisua nor? Nor dira ene anaiak? Nor daude meza entzutera behartuak? Nork ekarri du? Noren bila zabiltzate? Norena duzu haurtxo hau, Maria? Norekin joan zara?
2 izord. (Galdera erretorikoetan). Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? Nor harritzen ez da hitz horiek entzunda?
3 izord. (Zehar-galderetan). Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan. Han egoten dira zain, nor agertuko. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait ardura.
4 izord. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Izango duzu nork maita. Bazegoen baserriarekin nork jarraitu. Haur txikiak nori utzi ez duenak. Bazen nori begiratua.
5 izord. Bakoitza (pertsona bati dagokiola). (bere edo kidekoren bat eskuinean duela). Israeldarrak nor bere lekura itzuli ziren. Nahitaezkoa da nor bere barrenean ezin hautsizko hesiz inguratua egotea. Nork bere eskua trebatzeko. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko.
6 izord. (Eskuinean beste galdetzaile bat duela). Azkenean ageriko da nor nola dabilen. Etxekoen artean genbiltzan, eta bakoitzak bazekien nor zen nor. Haren kontra, nork zer esango du?
7 izord. (Mendeko perpaus baten hasieran izenordain erlatibo gisa, hura-ren saileko erakusle batekin, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Ik. nor ere. Baina nork begiratzen baitu haren hitza egiazki, hura baitan Jainkoaren amodioa konplitu da. Ezen nor hark igorri baitu, hura zuek ez duzue sinesten.

Esaera zaharrak

Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Nor bere denborako, arbia abenduko. Nor bere zoroak darabil. Nori berea da zuzenbidea. Nori berea, Jainkoaren legea. Nork bere opilari ikatza. Nork nori, pazia zaharrak pertzari.

Aztergaia: nor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: nor edo nor, nor ere 1: nori ere pot eginen baitiot, hura da; 2: nor ere baitzara, adiskidea, barka iezadazu ene bizitasuna, nor izan: ez naiz nor auzi hau erabakitzeko, nor... nor...: herri berean bizi behar dugu, nork batera, nork bestera maite dugun herrian.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ik. EArauak 11.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibide gisa jasoz nor baino nor... -ago esapidea: Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra.

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

nor edo nor, nor ere, nor izan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.