Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza errez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erraz
1 adj. Neke edo lan gutxiz egiten edo lortzen dena. Ikasgai erraza. Egiteko erraza. Euskara errazean idatzia. Zerbait lortzeko biderik errazena.
2 (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Ez da erraz guztien gogara aritzea. Batzuetan ez da erraz izango euskal ordaina asmatzea. Errazago zitzaien gipuzkoarrei Lapurdi aldera makurtzea. Huts egiten txit da erraz.
3 (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Egia esan, ez da oso erraza irakurtzen. Karga arina dela, eta jasateko erraza. || Gogo urria eta aldatzen erraza.
4 adb. Neke edo lan gutxiz. Ik. errazki; aise. Erraz samurtzen den bihotza. Txit erraz irabazi zuen. Erraz eta egoki adierazia. Errazegi jotzen genuen erdarara. Gu errazago garaitzeko. || Guztiak erraz-erraz ikusteko moduan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Gezurtia eta koxua, erraz harrapatu.

Aztergaia: erraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: errazenik .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Errax: ene ustez, ez da hain automatikoa, eta daukan maiztasunagatik nik sartu egingo nuke.

 - [E116]: lehen itzulian ere izan zen forma adierazgarria jasotzeko eskabiderik, aztergai osoan ikusi dudanez; eta, E208k bezala, maiztasun handikoa dela esango nuke nik ere, baina aitortu behar dut ez dakidala nola neurtzen den hori. Gainera, hitz honek badu alderdi bat, irristakorra iruditzen zaidana neri behintzat: adierazgarria da batzuentzat -x- formakoa; besteentzat, ordea, hori da markagabea edo neutroa (ik. OEHn aldaeren banaketa zehatzaz ari den ohar luzea), eta ez dakit zein den irtenbide zuhurra. Bistan da errax aski erabilia dela, baina badirudi, azken batean, onartutako erraz hitzaren aldaera besterik ez dela: euskalki kontukoa, edo adierazgarria. Ez dut ikusten arrazoi nahiko, kasu bat izan nahiz bestea, gure zerrendan biltzeko. Proposamena: ez sartu.

 - Erabakia: (2008-02-29) ok lantaldearen proposamena: errazenik AS sartu. Ez sartu errax.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.