erabili, erabil, erabiltzen
1 du ad. Helburu edo egitekoren baterako baliarazi. Zura leuntzeko erabili behar diren lanabesak. Indarra erabiliz. Ordu da euskaldunek erabil dezagun euskara. Gaur egun gutxi erabiltzen den hitza. Bere lana prestatzeko erabili dituen liburuak. Delako atzizkia noiz erabil daitekeen zehazteko. Mihia ongile handia da, ongi erabiliz gero. Artaz erabili. Maiz erabiltzen den ezpata. Axaleko irizpideak eta neurgailu traketsak generabiltzan. Erabiliaren erabiliz higatutako arropa. Gaztea da, baina traktorea ederki darabil. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua.
2 du ad. Ibilarazi, mugiarazi. Urak darabil errota.
3 du ad. (Asmoez edo ideiez mintzatuz). Buruan zerabilen asmo bakarra. Ezkontzeko asmoa darabil. Erabilzu gogoan zenbat maite zaituen Jainkoak. Ez dugu erdarazko hitzik ahotan erabili behar. Bere bizitza luzean barna erabili duen kezka eta ardura nagusia. || Zer darabilzu hor?
4 du ad. (Bizidunez mintzatuz). Engainatuta erabili nau urte eta erdian. Katetik erabili behar den aberea da ahuntza. Munduko gauzarik zarpailena bazina bezala, oinpean erabili zaitut. Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Guztiak bere gogara darabiltza.
5 du ad. Norbaitekin, aipatzen den eran jokatu. Ik. tratatu1. Bere mendekoak gaizki erabiltzen zituelako. Ostikoka erabili eta surtan errearazteko. Lapurtzat erabiliko gaituzte. Barregarri erabili du bere laguna. Gizonak gizona horretara erabili!