Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eguzki bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eguzki
iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Eguzki amandrea. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Ez direla gauza, ez euritik, ez eguzkitik, gizona gordetzeko. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

Esaera zaharrak

Aitaginarrebaren suhiekiko maitasuna, urriko eguzkiaren berotasuna. Eguzkia nora, zapiak hara. Norantz eguzki, harantz burusi.

Aztergaia: eguzki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eguzki, ik. iguzki [maila berekotzat emanak]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eguzkia hartu, eguzki-begi Sin. egutera, eguzki-galdatan, eguzki(-)lore Carlina acaulis, eguzkipe, eguzki(-)sistema, eguzkitan (egon).

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

eguzki da batera B eta G, eta hobestekoa; iduzki, iguzki, iruzki aldaerei zein leku eman ikusiko da

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eguzki-belar , eguzki-galda , eguzki-haize , eguzki-lili , eguzki saindu, eguzkitara, eguzki-urte ; eta adibide gisa: eguzki-errainu, eguzki-izpi; eta eguzkipe azpisarreran adibide gisa: eguzkipean..

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eguzkia hartu, eguzki-begi ('egutera'), eguzki-galdatan, eguzki-lore, eguzkipe, eguzkitan (egon)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Argitaratutako Hiztegi Batuan ondo dator, baina zerrenda honetan eguzkitan (egon) azpisarrera da, batetik, eguzki izenaren azpian, eta sarrera pitin bat beheraxeago. Bigarren hau kendu egin behar da".

 - [E208]: "Eguzki-lore: Euskaraz zenbait hitz ditugu ( eguzki-belar, eguzki-lore, eguzki-lili, ekilore ...) eguzkiaren itxurako loreei esateko. Kontua da, ordea, hitz ugari horiekin ez dugula oraindik erabaki nola bereizi erdarazko 'girasol' eta 'kardu nagusia' hitz horiek guztiok nahas-mahas dabiltzala. Kontu honek garrantzia dauka, landare erabat ezberdinak baitira biak, bata gure mendietako kardu famatuena eta bestea, aldiz, olioa eta ateratzeko soro-landare ezaguna delako".

 - [E208]: "Eguzki-energia, eguzki-erloju, eguzki-orratz: elkarketa libreak izan arren, aspaldian erabiliak dira eta hiztegian sartzeak finkatzera lagunduko lieke, 'solar' nola itzul daitekeen argituz. Eguzkitza: 'egutera' esan nahi duen hitz hau, Euskal Herri osoko toponimian oso hedatua, sartzeko litzateke hiztegia.".

 - [E116]: "ongi ari da MA (eta kendu dut bigarrena oharrik gabekoen zerrendatik). XK-k eskatzen dituenetan, a) bereizketa proposatua du lantaldeak: Carlina acaulis gisa definituriko eguzki(-)lore lehen itzulikoaren ondoan, Helianthus annuus adierakoarentzat eguzki(-)belar eta ekilore ageri dira zerrenda honetan bertan, eta inork ez du proposamenaren kontrakorik aipatu; b) nik ere onartuko nituzke, adibide gisa, eguzki(-)energia (30 aldiz ageri da XX. mendeko corpusean), eguzki(-)erlojua (3 aldiz ageri da hor, eta beste hirutan eguzki-ordulari), eguzki(-)orratza (2 aldiz)".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "a) eguzki sarreran jaso egingo dira, lantaldeak proposatuekin batera, XK-k aipatu dituen hiru adibideak ere: eguzki-energia; eguzki-erlojua; eguzki-orratza; b) azpisarrera berrietan ez da jasoko "eguzki(-)belar..." eta c) forma hori kendu egingo da eguzki(-)lili azpisarreraren azalpenetik ere. (Gainera, adibidea erantsiko zaio, bere lekuan, ekilore formari: ik. beherago). Beraz, honela emango da sarrera osoa: "eguzki iz.: eguzki-energia; eguzki-erlojua; eguzki-errainua; eguzki-izpia; eguzki-orratza." Eta azpisarrerak: eguzkia hartu, eguzki(-)begi Sin. egutera, eguzki-galda (g.er. da izen oso gisa), eguzki-galdatan, eguzki(-)haize 'sortaldeko haizea', eguzki(-)lili Ipar. 'ekilorea' (Helianthus annuus), eguzki(-)lore Carlina acaulis, eguzkipe: eguzkipean, eguzki saindu Ipar., eguzki(-)sistema, eguzkitan (egon), eguzkitara adlag. 1 'eguzkitan': eguzkitara luzaroan egon den artilea. 2 Heg. (eguzkitara atera, joan... esapideetan erabiltzen da), eguzki(-)urte".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.