Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abrigo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abrigo
iz. Heg. Berokia.

Aztergaia: abrigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-04-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'berokia' adierakoak 10 dira (ez dira OEH argitaratuan ageri): abrigo 7 (Lab SuEm 3; Izeta DirG 4); abrigu 3 (Sor Gabon, Basarri; Izeta DirG); b) 'keinua, imintzioa' adierako abrigu 2 (Zav Fab, Añ EL2), eta OEH argitaratuan beste abrigu (CatElg) eta abriguka (A) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'berokia' adierakoak 11 dira, guztiak EB: abrigo 9 (M. Aldasoro, J. Apalategi, M. Solbes, R. Saizarbitoria, A. Urretavizcaya, X. Olarra, A. Juaristi); abrigu 2 (X. Mendiguren B.); b) 'keinuka, imintzioka' adierako abriguka EB 1 (J. Iturralde).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

'berokia' abrigo : DFrec 2, AB38 1, AB50 1, Euskalterm 3; 'keinua' abrigu : HiztEn-LurE.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

ez du baldintza minimoa betetzen, eta beroki izan liteke horren ordezko egokia (nahiz arazoak izango diren hauen motak bereizten eta izendatzen; dirudienez, gainera, artxilexema gisa erabili ohi da beroki, arropa aski desberdinen adierazle gisa, alegia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'beroki' orokorregia izan daiteke, egia da. Esan liteke 'ropa de abrigo' dela gehienetan (nahiz eta, gure iritziz, jende askok 'abrigo' adierazteko erabiltzen duen). Arropa-mota asko daude horren barruan eta horiek denak batera aztertzen direnean, ikusiko da 'beroki' arropa-mota jakin bat adierazteko egoki den ala ez eta, beraz, 'abrigo' terminoa erabili behar den. HALA ERE, hori egin aurretik 'abrigo' onartzea eta Hiztegi Batuan sartzea ez dugu uste egokia denik (kontuan izan Heg. marka behar lukeela, frantsesez 'manteau' omen). Beraz, oraingoz, 'abrigo' oraingoan ez lantzea proposatzen dugu (H marka jartzea, alegia) ('gozoki' ere 'dulce (en general)' eta 'caramelo' da aldi berean, eta ez da arazo handirik sortzen; 'beroki' ere egoera berean dago?)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "hitzaren osaeraz eta eman nahi zaion esanguraz luze mintza gintezke, baina, edonola ere, hortxe ditugu, eztabaida gutxiagorekin, PAk aspaldian proposatu eta aski arrakasta handia izandako gaineko eta soingaineko hitzak ere, ene aburuz egokiagoak".

 - [E123]: "beroki lehen itzulian arautua dugu 2. 'arropa' emanaz (bigarren adieran). Gaineko, berriz, 1 Ipar. 'soinekoa'. 2 Heg. 'otordu batean sarreraren ondoko jakia' egin genuen lehen itzulian. Eta soingaineko sarreran, iz. kategoriaz gain, adibide bat eman genuen, "bere soinekoak erantzi eta purpurazko soingaineko bat jantzi zioten". Beraz, gauzak horrela, abrigo Heg. 'berokia, soingainekoa' izan daiteke irtenbidea?"

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): "azkenik Heg. h. beroki ematea onartu da".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.