Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=pago sarrera bakarrean aurkitu da.

pago 1 iz. Basoko zuhaitz handia, enborra zuzena, azala leuna eta iluna, hostoak erorkorrak eta zura zuria, arina eta sendoa dituena (Fagus sylvatica). Arboletan den ederrena, oihan beltzean pagoa. Pagoak lur lehor eta soilik ez du nahi. Pago itzaltsua. Pagoaren egurra, ikatza edo sua egiteko, onenetakoa da. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira (esr. zah.).

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Pago hostoak. Pago landareak aldatu. Txabola bat hiru pago adarrekin egina.

3 iz. Pagokia, pagoaren zura. Pagozko goporrak.

pago ezkur, pago-ezkur Pagoaren fruitua. Ik. pagatxa.

pago motz Pago lepatua.

pago-uso iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, pago-uso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. pagauso].

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06