Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=momentu 2 sarreratan aurkitu da.

momentu1 iz. Mementoa. Momentu bat besterik ez da izango. Momentu onean zatoz. Ez nintzen momentuan ohartu. Beldurtu egin nauzu, momentu batean nor nintzen ere ez nekien.

momentuz adb. Oraingoz. Momentuz oso harrera ona egin didate Madrilen. Gerta liteke, baina momentuz ez da hala. Akordiorik ez da lortu, momentuz.

momentu2 iz. Fis. Bektore baten eta puntu edo ardatz batekiko haren distantziaren biderkadura.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13