Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=desberdin sarrera bakarrean aurkitu da.

desberdin 1 adj. Beste ezaugarri edo nolakotasun batzuk dituena. Ik. ezberdin; bestelako. Guregandik desberdinak badira ere. Aho hizkuntza bestearen aldean askozaz ere aldakorragoa eta desberdinagoa dugu. Liberalismoa beste gauza guztiz desberdin bat dela. Iritzi desberdina izatea. Haien musika biziki desberdina da. Luzera berdina baina lodiera desberdina dute.

2 adj. pl. Ezaugarri edo nolakotasun berak ez dituztenak. Bi izate desberdin ditu beregan. Batzuek besteengandik desberdinak dirudite. Elkarrengandik desberdinak badira ere. Jakite aski desberdinen elkarlana. Munduko gauzak dira ongi desberdinak, izan arren guztiak Jainkoak eginak. Beren iritzi desberdinak bateratzeko. Herri desberdinen artean. Hizketa desberdinetakoak.

3 (Adizlagun gisa). Oso desberdin jantziak.

4 adj. Itxuran edo nolakotasunean aldaketak dituena. Toki zelaietan abere handia eta desberdinetan txikia. Arnaldoren oinkada desberdinak. Erritmo desberdineko irakurgaia. Idazkera desberdina.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06