Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zabaldu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zabaldu, zabal/zabaldu, zabaltzen
1 da/du ad. Zabalera handiagoa eman. Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz ihaurtzeak ere ez dirudi egoki. Eta osin hori komunikabiderik ezak zabaldu eta sakondu du. Erregela mugatu egin behar ote dugu ala zabaldu? Daviden bihotza zabaldu eta pozez bete zen.
2 da/du ad. Tolesturik edo bildurik dagoena hedatu. Eguzkitara zabaldutako zapi urdin zen zerua. Zein haizeaz bela zabaldurik, zein haize gabe arraunketan. Saltzeko gauzak lurrean zabalduta, eta saltzaileak orobat lurrean. Besoak zabaldurik. Urretxindorra hegoak zabaldu eta aldendu zen.
3 da/du ad. Ireki. Liburua edozein orrialdetan zabalduz gero. Ate-leihoak zabaldu, baina noraino? Hark zabaldu zizkidan begiak gai askori buruz. Harriak zartatu eta hilobiak zabaldu ziren. Merkatua zabaltzen zela adierazten zuen kanpaia. Ia ahoa zabaldu gabe.
4 da/du ad. Barreiatu, hedatu. Hamabi haizeetara zabaldurik. Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zenean. Adizki horietako batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Euskal Herri osoan zabaldua dagoen hitza. Berria bazterretan zabaldu ondoan. Bertso horiek Euskal Herri guztira zabaldu ziren. Ez zen oraindino zabaldu mundutik Kartago eta Erromaren izenik. Bizkaian hainbeste zabaldu den liburua. Liberalkeria zabaldu zenetik aurrera. Jesusek egindako mirarien hotsa zabaldu zenean. Gutxien uste zenean, hona non zabaldu den berriro Seguraren omena. Aspalditxo honetan, gaitz kaltegarria zabaldua dago gure artean. || Eguna zabaldu baino lehen.
5 da/du ad. (Bide bat) sortu edo erabiltzen utzi. Uren erditik zabalduko du Jainkoak bide lehor bat. Bide berri ugari ireki eta zabaldu zituela euskal kulturan. Ez dugu guk inor geure usteetara erakarriko, inork zabaldu dituen bideetarik kanpora, malkarretan barrena, joan nahi badugu.

Aztergaia: zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zabaldu, zabal(du), zabaltzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: zabal-zabal egin .

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zabaldu, zabal(du), zabaltzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.