ugari
1 adj. Dagokionetik asko duena edo asko ematen duena. Ik. oparo 2; jori; nasai; emankor. Anton. urri1. Uzta ugaria. Iturri ugaria. Ile adats ugariekin. Lur ugari hura da Jainkoak guri agindurik daukan zerua. Azkueren bizitza, urtez eta lanez ugaria, bukatu zenean, uzta aberatsa utzi zigun bildurik. Mahai ugaria. Hiztun ederra eta ugaria, ugaririk bada. Euskaldun garbia zen, hizkuntza sendo, ugari eta betearen jabea. Hitz ugariak, aberatsak, adiera bereziz josiak behar ditugu. Etxepareren garaian euskarak literatura ugaria eta aberatsa izan balu. Bazka ugaridun zelaiak. 2 adj. Kopuru handian dagoena, kopuru handia osatzen duena. Harengan hasten da gureganaino etengabe datorren Donostiako festa ugarien hari atsegina. Oharrak eta argibide ugariak arretaz landuak izan dira. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Bere tesiaren aldeko gaiak ez ezik, kontrakoak ere jaso izan balitu, ugariagoak bilduko zituzkeen, bai, baina baita nahasiagoak ere. Jende multzo ugaria. Gutxiengo ugaria.
3 Ugaritasuna. (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Lurraldearen hedadura eta jendetzaren ugaria.
4 adb. Kopuru handian; ugaritasunez. Ik. oparo; naro 2; + erruz; gogotik 2; gogoz 3; nasai 6; naroki; nasaiki; franko1 2; galanki 2; ausarki 3; bizkorki 2; ihaurri2 2; ibaika; elemeniaka; barra-barra; metaka; zakuka; gurdika; saldoka; dozenaka; ehunka. Lana ugari dagoen tokia. Elurra ugari ari duenean. Sakramentu miragarri horren ondasunak ugari hartzeko. Euria gogor eta ugari jausten zen. Kea ugari eta argi gutxi. Gizon horrek jaso ditu txaloak ugari. Jainkoak hain ugari eman zion grazia. Erdaraz ugari bezain euskaraz urri idatzi zuen Larramendik. Egingo nuke aski ugari aurkitzen dela horrelako jendea XVII. mendeko Lapurdin. Ugariegi isuri zaio gozagarria film honetan. Bizarra dauka ugari. Itxura txarreko esaerak ugari ditu. Nire herriak hutsik eta tatxarik badu ugari. Beti izan baitira, ugari edo bakan, eskualde bateko eta bestekoen artean harremanak. Elur luma bezain ugari baitira hemen ipurtargiak. Ugari xamar dira era honetako hutsak. 5 zenbtz. Asko. (Aditzarekiko komunztadura singularrean egiten da batez ere). Badu euskarak hitz sorbide ugari. Kristau ugari omen dugu gure artean; demokrata ugari ere bai, diotenez. Txalo eta laudorio ugari merezi dute argitaratze lana bere gain hartu dutenek. Negar ugari egin eta gero.