Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza seme bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

seme
1 iz. Gizakumea bere gurasoekiko. Bi seme dituzte: Alex eta Jokin. Bere seme Mauriziok jotzen du orain txistua. Moisesi esan zion Aaron eta honen seme Eleazarrekin Hor-ko mendira igo zedila. Gurasoen seme gara gu, baina ez zeharo aitaren aldeko ez amaren aldeko. Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik. Semea lainezaz betetzen duen gurasoak, galbidean jartzen du maiz asko. Semetzat hartu. Ebanjelioko seme hondatzailea. || Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.
2 iz. Gizakumea bere jaioterriarekiko. Otxandioko seme jator hura. Ni ere hemengo semea naiz. Euskal Herriko seme gisa jokatu zuela.
3 iz. Gizakumea bere garaiarekiko. Gizarteko gailur garai hura bere aldiko semea zen, edozeinen antzera.
4 iz. (Zerbait beste zerbaiten emaitza edo ondorio dela adierazteko). Ik. alaba 4; ume 4. Herriko eta erbestekoen arteko esamesa okerrak harrokeriaren eta ezjakinaren seme dira gehienetan. Neke askoren semea izan da liburu eder hau. Bi joera horiek ez dira, ordea, bata bestearen seme, lokarririk aski ez dutenez gero elkarrekin, erro bakar batetik sortuak baizik.

Esaera zaharrak

Adinon da bost ume, alaba bi eta hiru seme. Aita biltzaileari, seme barreiari. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke.

Aztergaia: seme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-12-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: seme ‘hijo varón’: TAV, fJZ, Lç, RS, Ber Trat, EZ Noel, Ax, Cap, Gç, OA, ES, Bp, Urqz, Mb IArg, Cb Just, Lg, Mih, Egiat, Monho, Gco, Añ GGero, Astar, It Fab, Hb Esk, Lard, AB AmaE, Elsb Fram, Ip Hil, JE Bur, Ag G, KIkV, Alz Ram, Or Aitork, Alzola Atalak, Ardoy SFran, MEIG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:seme-alabak, seme ponteko.

Arauak jasoa du forma, bi azpisarrerarekin (seme-alabak eta seme ponteko); eta azpisarreraren bat edo beste gehitzea proposatua du lantaldeak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: seme nagusi (eta, onartuz gero, seme-alabaorde, seme-alabatasun, seme premu ).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarreren artean ondo legoke jarraikoak gehitzea: seme premu, seme nagusi, seme-alabatasun eta, batez ere, seme-alabak'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-07-23): 'seme-alabak azpisarrerari leku egitea onartu da. Baina gainerakoak bigarren itzulirako utzi dira'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.