Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza segurtatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

segurtatu, segurta, segurtatzen
1 du ad. Ipar. Norbaiti zerbaiten segurtamena eman. Elizako gurasoek hortaz segurtatzen gaituzte. Soa gugana itzuli ere gabe segurtatzen gaitu, mintzo ezti batekin, beribila nahi dugun bezain luzaz zainduko digula hark. || Maiteki besarkatzen du eta segurtatzen dio aspaldian ahantzia duela haren hutsa.
2 da ad. Norbaitek zerbaiten segurtasuna izan. Gero segurtatu zen gizon gaztea hila zela. Galdegin zion nola, bada, segurtatu zen bazela Jainko bat. Bere etorkizunaz hobeki segurtatzeko.
3 du ad. Zerbait segurki egiaztatu; seguru eduki. Ik. ziurtatu1. Hiru aldiz ihardetsi zuen ez zuela ezagutzen, eta zinez eta arneguz, gauza bera segurtatu zuen. Segurtatu zuenean haien otoitzak entzunak izango zirela. Gure hizkuntzak bere tokia aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia. Beste munduko zoriona segurtatua dukezula. Gerokoa segurtatzeko ni ere Ameriketara noa. || Bortiztu eta segurtatuko zituela grazian.
4 du ad. Tinkatu, irmo kokatu. Ik. finkatu; irmotu; bermatu; egonkortu. Azken orduetan beste 54 irteera egin dituzte suhiltzaileek: estalkiak segurtatu dituzte eta antenak eta tximiniak finkatu, besteak beste.

Aztergaia: segurtatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

segurtatu, segurta, segurtatzen. Ipar. du ad. 'ziurtatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

segurtatu, segurta, segurtatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-tatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Gurean (herrian), segurtu, OEHko 6. adierarekin erabiltzen da: "Asegurar, poner segura alguna cosa" Lar y Añ. "Afianzar, asegurar para que no caiga". (2009-12-03)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.