Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza samin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

samin
1 adj. Garratza, mingotsa. Legamiarik gabeko ogia eta uraza saminak hartuko dituzue. Edari samin behazunez nahasia eman zioten.
2 adj. Atsekabea eta mina sortzen duena; bereziki, hitzez edo adierazpenez mintzatuz, gogorra edo iraingarria dena. Ezbeharrik saminenak ez dira beti bihotz-hunkigarri. Eztabaida saminak sortu dituen izkribua. Ele saminak. Hitz samin eta garratzekin. Zein samina eta pisua den ezkonduen gurutzea.
3 adj. Atsekabea edo mina adierazten duena. Haurra inguruan zebilkion, negar samina zeriola. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak.
4 iz. Samintasuna. Gure bihotzeko saminaren agergarritzat. Gure saminak gozatzeko zaude hor. Zer ote da betikotasuna, saminetan egonez gero?

Aztergaia: samin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau100
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Igual ongi legoke adibideren bat ematea, hain zuzen ere zein izenekin ongi ezkontzen den argitzeko. Konparazio baterako, bero samina:- Beran erabiltzen da.- Kepa Diegezen blogean honela dio: bero samin: Lapurtera. Orok dakigu nola hemen negua dugularik Amerikanoek berorik saminenak dituzten Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. beroak samin jo: Behe-Nafarrera. Udako atsalde eder hartan beroak samin joiten zuen. Justo M. Mokoroa. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. - JM Satrustegiren Ekaitzan ere bai: Uda aurreko bero samina eguteran.- Horretaz aparte, 3000 Hiztegian heldu da: 1 calor extremo: bero samina; calor picante: bero samina.- Aparte, ikusi ereduzko prosan: apirileko bero samin bapateko honek (Aintziart-Santiago oinez); eta Bero samin airean hasia, uztail hartako zeru kasik garbian (Herria astekaria). (2009-12-03)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.