osagarri2
1 iz. Zerbait osatzen duen gauza, zerbaitek osotasuna lortzeko behar duen gauza. Liburuaren eranskin, gehigarri eta osagarriak. Informazio hau aurrekoaren osagarri behar-beharrezkoa da. Elkarren osagarri liratekeenak elkarren etsai agertzen direla. || Beste sagar bat jarri zion, pisuaren osagarri.
2 adj. Zerbait osatzen duena. Zati osagarria. Angelu osagarriak.
3 adj. hizkl. Mendeko perpausez mintzatuz, izen sintagma baten baliokide dena. Ik. konpletibo. Perpaus osagarri jokatugabeen morfosintaxi berezia. Adibidez, gogorarazi eta desegin aditzek biek behar dute osagarri edo objektua, baina desegin aditzak ez du adierazpen-perpaus osagarririk onartzen. 4 iz. hizkl. Beste hitz edo sintagma baten esanahia osatuz, harekin lotura edo erlazio jakin bat duen hitz edo sintagma. Ik. objektu 2. Aditza eta bere osagarriak: osagarri zuzena eta zehar-osagarria edo zeharkako osagarria. 5 iz. Sendagaia. Osagarri bat hartu. Zaurientzat ez dago osagarri hoberik ura baino. || Sakramentuak dira arimaren osagarriak.
6 adj. Sendatzen duena. Erremedio osagarria.